Eroskiren aplikazio berriak 100.000 deskarga baino gehiago izan ditu

Otsail erdialdera, Eroskik doako bi aplikazio atera zituen eta erabiltzaileek oso ondo hartu dituzte, hilabete bakarrean 100.000 deskarga izan baitituzte.
Card image cap
2016/03/21

Eroski Super aplikazioari esker, 15 minutuan egin daiteke, Internetez, aste guztiko erosketa, eta orain arte 40.000 deskarga baino gehiago izan ditu.Eskura dago iOS eta Android sistema operatiboetarako, euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galizieraz, ingelesez eta alemanez; doakoa da, eta ordenagailuko, sakelakoko eta tabletako datuak sinkronizatzen ditu. Eskaerei dagokienez, hiru aste lehenago ere egin daitezke, eta hartzeko momentuan prestatzen dira; hartara, janariak fresko-fresko egongo dira. Bezeroak edonoiz eta edonon egin dezake erosketa, eroso asko, bere sakelako gailutik. Horrez gain, aplikazio berriari esker, "Nire gogokoak" erabilita, ohi baino lasterrago egin ahal dira erosketak; atal horretan, bezeroak batera ikusiko ditu Eroskiren edozein denda fisikotan zein on line supermerkatuan azken hiru hilabeteetan erosi dituen produktu guztiak.

Eroskiren on line erosketa-aplikazio estreinatu berriarekin, produktuen barra kodea eskaneatuta egin daiteke erosketa, eta zuzenean erosketa zerrendan sar dezakezu, esaterako, produktua amaituta badago.

Eskaintza pertsonalizatuak ere badakartza. Gainera, aldaketak egin daitezke eginda dauden eskarietan, dela produkturen bat gehitu edo eskaria emateko eguna eta ordua aldatzea. Aplikazio lasterra, oso ikusgarria eta intuitiboa da.

"Espero genuena baino hobeto hartu dute erabiltzaileek, eta Eroskiren on line supermerkatua gehiago indartzen du; dagoeneko, sei milioi ikustaldi baino gehiago ditu urtean. Lehen urte honetan, on line salmenten %10 sakelakoetarako aplikazio honetatik egingo direla espero dugu. Lehen hilabete honetan, berriz, on line supermerkatuan aurreneko eskariak aplikaziotik egin dituztenen %14 bezero berriak izan dira; horrek erakusten du zer-nolako bultzada emango dion aplikazioak Internet bidezko salmentei. 2015ean, dagoeneko, %12 baino gehiago handitu dira, Eroskiren proposamen multikanal berrituak bultzaturik", esan du Mari Mar Escrigek, Eroskiren Merkataritza Elektronikoko zuzendariak.

EROSKI aplikazioa, Bezero Bazkideekin komunikatzeko kanala

Eroskik batera estreinatu du beste aplikazio bat, Eroski app, Eroski Klubeko 2,7 milioi Bezero Bazkideentzat. Hilabete bakarrean, Eroski app-k 60.000 deskarga baino gehiago izan ditu.

Aplikazio hori konektatuta dago on line supermerkatuko aplikaziora, eta, harekin, beste kanal bat hasi da Bezero Bazkideen komunitatearekin etengabeko komunikazioan egoteko. Haren funtzioen artean dago zure ohiko dendako eskaintzak kontsultatzea, erosketen zerrenda egitea eta erabiltzailea dagoen lekuko Eroski dendarik hurbilena aurkitzea.

"Eroski Klubeko Bezero Bazkideen erantzuna bikaina izan da. Aplikazio honekin Bezero Bazkideen protagonismoa indartu nahi dugu, komunikazio kanalak eguneratuta. Aplikazio honen bidez, era errazean eta erosoan aktibatu ahal dira, edonoiz eta edonon, deskontu txartel digital pertsonalizatuak eta kontsultatu eskaintzak, txarteleko diru zorroaren saldoa eta Travel puntuak; hau da, kudeaketa efizientea, arina eta erraza egin ahal da", gogorarazi du Eroskiren merkataritza elektronikoko zuzendariak.

Eroski Kluba oinarrizko elementua da kooperatiba bere jarduera komertziala eraldatzeko bultzatzen ari den Zurekin ereduan, Eroskiren 2016ko Plan Estrategikoan definituta datorren bezala. Bezero Bazkideek kanalen bitartez parte hartzea funtsezkoa da kooperatibak bere dendak etengabe hobetzeko martxan jarri duen estrategian, non helburua den bezeroari aktiboki entzutea eta proposamen komertziala bezeroen gogara eta ingurune lehiakorrera egokitzea.

Banaketa komertziala