2017-08-18T03:00:36+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik unibertsitate campus batean kokatutako lehen supermerkatua ireki du EHUn

2014/02/12

Aliprox autozerbitzu frankiziatua da establezimendua. Langileek zein ikasleek beren erosketak egin ahalko dituzte unibertsitateko campusean, 08:00-20:00 ordutegi jarraian.
Eroskik unibertsitate campus batean kokatutako lehen supermerkatua ireki du EHUn

Establezimendu berriak freskoak, elikagaiak eta drogeriako produktuak eskainiko ditu eskola-egun guztietan.

EROSKIk Aliprox supermerkatu frankiziatua inauguratu du gaur, hilak 12, EHUren Leioako campusean. Unibertsitate-zerbitzu hau, aitzindaria Espainian, EHUren (erakunde lizitatzailea), EROSKIren (frankiziatzailea) eta Ikasi eta Erosiren (sozietate frankiziatua) apustu berritzaile bat da, unibertsitate-komunitate osoari campusean eskainitako zerbitzuak hobetzeko asmoa duena. 

Supermerkatua Liburutegi Nagusiaren eraikinean dago kokatua, kafetegiaren aldamenean. Langileek zein ikasleek beren erosketak egin ahalko dituzte campusean, 08:00etatik 20:00etarako ordutegian. Establezimendu berriak freskoak, elikagaiak eta drogeriako produktuak eskainiko ditu eskola-egun guztietan. Aliprox supermerkatu hau irekitzeak zuzeneko hiru lanpostu sortzea eragingo du.

Lokala egokitzeko eta zerbitzua kudeatzeko kontratua iragan urrian esleitu zuen EHUk, lehiaketa publiko bidez eta 12 urterako. Ikasi eta Erosi 2013, SLk jaso zuen esleipena. Maria Elena Pazos Castro eta Jose Ignacio Erdaide Basterretxea ekintzaileek, Ikasi eta Erosiko bazkideak, EROSKIren babesa eta esperientzia jasoko dituzte, bezeroei zerbitzurik onena emateko. «Apustu aitzindari honen bidez, unibertsitate-campusak inoiz eduki ez duen zerbitzu bat eskainiko du, langileek nahiz ikasleek eskola-orduez kanpo egin beharreko eguneroko zereginak erraztuko dituena.Bezeroaren gertuko proposamena da, kontsumitzaileak erosketa azkarra eta oso erosoa egin baitezake», azaldu dute Maria Elena Pazos castro eta Jose Ignacio Erdaide Basterretxea ekintzaileek.

EROSKIren supermerkatu frankiziatuetako zuzendari Enrique Martínezen iritziz, «uneotan, arazo nagusia langabezia da gure inguruan, eta frankizia formula arrakastatsua da enplegua sortzeko». Martínezek aitortu duenez, frankiziatutako supermerkatu gehiago irekitzen ari dira ekintzaile gehiagok ere jo dutelako EROSKIra frankizia bat abian jartzeko. Horiek horrela, autokudeaketako kultura kooperatiboak ezin hobeki egiten du bat ekintzaileen filosofiarekin; izan ere, beren enpresa sortzeko apustua egiten dute horiek, eta esperientzia handiko profesionalen zein konfiantzazko marka baten babesa bilatzen dute. Amaitzeko, «gure lehentasuna bezeroa pozik egotea da, lokala haren benetako beharretara egokituz eta gure frankiziatuentzat errentagarritasuna lortuz», azaldu du Enrique Martínezek. Iaz 46 supermerkatu frankiziatu inauguratu zituen EROSKIk, eta kopuru horren bikoitza aurreikusten du 2014rako, guztira 100 supermerkatu frankiziatu irekitzea, alegia.

Eskainiko diren jakiak fruta, barazkiak, aurrez prestatutako entsaladak, zukuak, fruitu lehorrak eta jogurtak dira, guztiak ere funtsezkoak direnak dieta osasungarri bati heltzeko. Aliprox berriak ogi-labea ere izango du, aukera emango duena egunean egindako okindegiko produktuak eskaintzeko. Supermerkatuak elikagai-sorta handia eskainiko du, unibertsitarioen eta unibertsitateko langileen berariazko gustuetara eta beharretara egokituta.

Supermerkatuaren irekierarekin, dagoeneko kafetegi batzuk, liburu- eta paper-dendak eta hizkuntza-akademia dituen Leioako campusak egunero bertaratzen diren 15.000 pertsonei eskainitako zerbitzu-zorroa handituko du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak