2017-12-15T07:25:07+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik supermerkatu eredu berria aurkeztu du Iruñan

2013/04/25

Eroskik atzo, apirilaren 24an aurkeztu zuen Iruñan, auzoetan kokatzen den supermerkatuen eredu berria. Helburu bikotza jarraitzen du eredu honen bitartez: bezeroari tratu pertsonalizatua eskaintzea eta erregio bakoitzeko produktu freskoen eskaintza bultzatzea.
Eroskik supermerkatu eredu berria aurkeztu du Iruñan

Inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten: Javier Esparza, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Ingurugiroa eta Tokiko Administrazioko kontseilaria; María Caballero, Iruñako udaleko enplegu, komertzio eta turismo kontzejala; Carmen Guelbenzu, Eroskiko denda ereduen zuzendaria eta Anabel Zariquiegui, Iruñako Erosikiko gerentea.

Eredu berria definitzeko prozesuan Eroskiko kontsumitzaile askok hartu dute parte eta beraiek emandako iritzia eta sujerentziak hartu dira kontuan diseinu berria egokitzeko. Kontsumitzaileen Foroen bitartez, kooperatibak irekita ditu komunikazio sare desberdinak eta horien emaitza da orain aurkezten den eredu berria.

“Denda laborategia” bezala definitu dute Erosik aurkeztu duen lehen supermerkatu hau. Bertan eskaintzen da, esate baterako: azala kendu berriko frutak, mazedoniak, egin berriko zumoak, eta abar. Lehendabiziko supermerkatu honetan ezarri diren berrikuntzak beste batzuetan ere jarriko dira 2013-16 epean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak