Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Eroskik supermerkatu bat ireki du Zumaian
EROSKI/city bereizgarridun frankizia supermerkatua inauguratu du EROSKIk Zumaian (Gipuzkoa), Ardantzabide kaleko bederatzigarrenean. 290 metro koadro ditu, eta ekoizle liderretako, marka propioko eta tokiko 3.500 produktu sorta izango ditu. Saltokia irekita, lau lanpostu sortu dira.
EROSKI/city supermerkatu berriak janari fresko ugari eskaintzen du; bereziki, tokiko eta sasoiko frutak eta berdurak. Erreferentzi osasungarriko produktu sorta ere zabala izango da, baita produktu ekologikoena ere. Ogia egiteko labe propioa izango du; horrela, okindegi produktu freskoak bermatuko dira egunero; gainera, urdaitegian, langile bat egongo da, jendearen eskariak betetzeko. Hilero izango dira eskaintzak eta promozioak, kontsumitzaileak dirua aurrezteko modua egin dezan.
“EROSKI/city ereduko supermerkatuetan, laster eta eroso egin daiteke erosketa, eta beste saltokietatik bereizten da janari freskoen eta tokikoen eskaintza zabala delako; izan ere, kontsumitzaileak horrelako produktuak nahi ditu, gero eta gehiago. Horretarako, EROSKIk lankidetza akordioak egin ditu nekazaritzako elikagaien industriako euskal hornitzaileekin”, nabarmendu du Enrique Martinezek, EROSKIren frankizien zuzendariak.
Tokiko produktuak
Kooperatibak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza itun bat sinatu zuten 2013. urte bukaeran, tokiko nekazaritzako elikagaien industria bere osoan indartzeko eta sustatzeko. Itun horretatik, hogei garapen eta ekintza programa baino gehiago jarri dira martxan, enpleguen sorreran laguntzeko eta egungo ekoizleen aniztasunari eusteko; hala, kontsumitzaileei eskualdeko produktuak EROSKIren denda sarearen bidez eskura jartzea da asmoa. Produktu horiek lehentasuna dute EROSKI bere saltokietan ezartzen ari den Zurekin denda eredu berrian.