Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Eroskik fruta salduko du, jateko prest
Fribasak eta Eroskik "kontsumitzeko prest" dagoen fruta ekoizteko plantaren proiektua aurkeztu dute Orozkon (Bizkaia). Aurkezpenean izan dira Arantxa Tapiari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.
Iragarri dutenez, ekoizpen planta berria martxan izango da 2016ko lehen hiruhilekoan, eta bi milioi euro inbertituko dira.
1.000 metro koadro inguruko azalera izango du, eta fruta freskoa prestatzeko sektorean erabiltzen den teknologiarik aurreratuena erabiliko du. Hura martxan jarrita, zortzi lanpostu sorraraziko dituzte.
Planta berriarekin, asmoa da kontsumitzaileengan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren zenbait behar betetzeko era berriak aurkitzea; izan ere, bezero horiek elikadura osasungarriagoa nahi dute, eta prestatzeko orduan erosoagoa izatea. Planta berriko jarduera guztia esklusiboki izango da Eroskirako; horrela, kooperatibak are gehiago indartuko du freskoen espezializazioa Zurekin eredu komertzial berriaren bereizgarri gisa.
Bisita honetan, Arantxa Tapiak esan du merkatuko eskakizunak direla-eta enpresek egokitu egin behar dutela produktuen eta zerbitzuen eskaintza herritarren gero eta behar zehatzagoetara. Horretarako, ezinbestekoa da ekimen berritzaileak eta balio erantsiko produktuak sortzea, besteren artean kontsumitzailearen erosotasunera begira.
Fruta zuritua eta zatikatua
Fruta eta berdura guztiak sal daitezke zatikatuta eta kontsumitzeko prest, baina planta berrian, kontsumitzaileak prestatuta erosteko joerarik handiena duen erreferentziekin hasiko dira; esate baterako, ananarekin, sandiarekin eta meloiarekin, papaiarekin eta mingranarekin, eta, orobat, mazedoniekin eta askotariko fruitu gorriekin.