2017-10-19T13:01:15+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik fruta salduko du, jateko prest

2015/11/10

Fribasa eta Eroskik Bizkaian kokatuko den planta jarriko dute martxan. Inbertsioa 2M€koa izango da eta zortzi lanpostu sortuko ditu.
Eroskik fruta salduko du, jateko prest

Fribasak eta Eroskik "kontsumitzeko prest" dagoen fruta ekoizteko plantaren proiektua aurkeztu dute Orozkon (Bizkaia). Aurkezpenean izan dira Arantxa Tapiari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua; Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

Iragarri dutenez, ekoizpen planta berria martxan izango da 2016ko lehen hiruhilekoan, eta bi milioi euro inbertituko dira.

1.000 metro koadro inguruko azalera izango du, eta fruta freskoa prestatzeko sektorean erabiltzen den teknologiarik aurreratuena erabiliko du. Hura martxan jarrita, zortzi lanpostu sorraraziko dituzte.

Planta berriarekin, asmoa da kontsumitzaileengan gero eta indar handiagoa hartzen ari diren zenbait behar betetzeko era berriak aurkitzea; izan ere, bezero horiek elikadura osasungarriagoa nahi dute, eta prestatzeko orduan erosoagoa izatea. Planta berriko jarduera guztia esklusiboki izango da Eroskirako; horrela, kooperatibak are gehiago indartuko du freskoen espezializazioa Zurekin eredu komertzial berriaren bereizgarri gisa.

Bisita honetan, Arantxa Tapiak esan du merkatuko eskakizunak direla-eta enpresek egokitu egin behar dutela produktuen eta zerbitzuen eskaintza herritarren gero eta behar zehatzagoetara. Horretarako, ezinbestekoa da ekimen berritzaileak eta balio erantsiko produktuak sortzea, besteren artean kontsumitzailearen erosotasunera begira.

Fruta zuritua eta zatikatua

Fruta eta berdura guztiak sal daitezke zatikatuta eta kontsumitzeko prest, baina planta berrian, kontsumitzaileak prestatuta erosteko joerarik handiena duen erreferentziekin hasiko dira; esate baterako, ananarekin, sandiarekin eta meloiarekin, papaiarekin eta mingranarekin, eta, orobat, mazedoniekin eta askotariko fruitu gorriekin.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak