2017-08-22T13:03:59+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

EROSKIk akordioa itxi du bankuekin zorra berregituratzeko

2015/01/16

Uztailean finantza entitateekin adostutako oinarriak formalki sinatu dira. Modu honetan, konpainiak etorkizun finantzarioa argitu du, eta negozio plan bat garatzeko eta inbertsioetara itzultzeko bidea ireki du. Hala, finantza zorra zatietan berregituratuta geldituko da, enpresaren ohiko baliabideen irabazien arabera (Ebitda). Hitzarmenean, MFE Mendeko Finantza Ekarpenak trukatu dira iraungitzen den beste titulu batekin.
EROSKIk akordioa itxi du bankuekin zorra berregituratzeko

EROSKI gaur bertan sinatu ditu bere finantza zorrak berregituratzeko kontratuak, uztail amaieran bere entitate hartzekodun nagusiekin adostutako baldintzetan. Akordio horren bidez, bankuak babes osoa ematen dio negozio eredu honi, eta etorkizun finantzarioa argitzen dio 2019ra arte. Sinatutako akordioa, taldearen zor finantzarioaren %95 biltzen duten entitate hartzekodunekin egin da, eta Eroskik aipatutako akordioa homologa diezaiotela eskatuko du gainerako EROSKIko presidente Agustin Markaidek baikortzat jo du akordioa hori: "Ziklo aldaketa bat markatzen du, eta Plan Estrategikoan datozen erronken etorkizuna argituko du, beharrizan finantzarioak estalita. Bolada konplexua gainditu dugu, eta ordua da etorkizunera begiratzeko eta Zurekin eredu komertzial berria garatzez amaitzeko, orobat inbertsioak berreskuratu eta gure negoziorik estrategikoenak indartzeko". Eta hauxe gaineratu du: "Pasiboa berregituratuta, atentzioa gure banaketa negozioan jar dezakegu, hura baita gure jarduera guztiaren oinarria, pixkanaka EROSKI bere indarguneetan eta errentagarrien zaion horretan fokalizatuta".

EROSKIren zorra berregituratzeko, zatitu egin dugu hura, zorraren jatorriari eta bermeari erreparatuta: zor seniorra, 791 milioi eurokoa; desinbertsioen zorra, 300 milioi eurokoa; zor zati ez-estrukturala, 948 milioi eurokoa; eta higiezinen zorra, 105 milioi eurokoa. Berregituratze finantzariorako akordio global hau sindikatu higiezinetara zabalduko da lehen hiruhilekoan. Horretaz gainera, gaur egungo zirkulazio lerroak berritu dira, 371 milioi eurotan.
Finantza egitura berriak irtenbide iraunkorra ematen du hurrengo urteetarako, eta Ebitda irabazien gaitasunari lotuta joango da; izan ere, 250-300 milioi euro inguruko eta egonkortasun handikoa dela erakutsi du, krisiak krisi eta kontsumoak behera eginda ere.
MFE trukatzeko operazioa ere barnean sartzen da
Espero bezala, bankuekin egin dugun akordio honen bitartez, Kontsumobideren eta EROSKIren konpromiso esparruari heldu ahalko diogu, Mendeko Finantza Ekarpenak trukatzeko iraungitzen den beste titulu Gogoraraztekoa da, 2002an lehen aldiz jaulki zenetik, EROSKIk 270 milioi euro ordaindu diela MFEtan inbertitu zutenei. 2002ko aurreneko inbertsiogile batek bere balioaren %63 eskuratu izango du interesetan. 2004ko inbertsiogile batek, berriz, %51, eta 2007ko batek, bere inbertsioaren balio nominalaren %31. Ehuneko horiek handitu egingo dira 2014ko bonua indarrean jartzean; hain zuzen ere, zati bat urtarrilaren 31n.
Titulu berriak trukatu eta jaulkitzean, Balio Merkatuen Komisio Nazionalak eman beharko du baimena, eta EROSKIren Batzar Nagusiak onartu beharko du, otsailaren 18an. EROSKIk bonu berriak jaulkitzean, balio merkatuei buruzko legeak dakarren bezala, finantza entitateek merkaturatuko dute gaur egungo MFEak dituztenen artean.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak