2017-12-12T16:43:34+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik irabaziak espero ditu 2016 ekitaldian

2016/04/15

Eroskik azken urteotako berregituraketa prozesua amaitutzat ematen du eta etapa berria ireki du. Agustin Markaide presidenteak adierazitakoaren arabera, etapa honetan hazkunde kuantitatiboa ez da izango lehentasuna.
Eroskik irabaziak espero ditu 2016 ekitaldian

Bankuekin zor ikaragarria kitatzeko negoziatzeaz gain, Eroskik berregituraketa gogorra egin behar izan du azken urteetan. Bankuekin akordio batera heldu zen 2014an. Kooperatibak 600 saltoki itxi behar izan ditu. Hala, 17.000 lanpostu deuseztatu zituen. Gainera, fakturazioa 3.000 milioitan murriztu zen. Orain kooperatibak etorkizuna garbiago ikusten du eta 2016an mozkinak lortzea espero du.

2015ean oraindik, galerak

2014an, 90 milioi euroko emaitza positiboa lortu zuen Eroskik, eta 2015ean “nabarmen hobetu” zuen, Markaideren arabera.

Baina konpainiak 280 milioi euro galdu zituen 2014an, merkataritza sareko berregituraketagatik eta aktiboen balio-galeragatik.

2015eko ekitaldian ezohiko emaitzak negatiboak izatea espero dute oraindik, ondorioz, galerak iragarriko dituzte, baina 2016an (emaitzak 2017an aurkeztuko dituzte) guztia mozkinak izatea aurreikusi dute.

700 milioiko ezohiko diru-sarrerak

Hiru operaziorekin 700 milioi euroko ezohiko diru-sarrera lortuko du Eroskik aurten: supermerkatuen (36 hipermerkatu Carrefourri) eta Gonuri higiezinen agentziaren salmenta. 700 milioi horietatik, 500 milioi zorra amortizatzera bideratuko ditu.

500 milioiko amortizazio horrekin eta datozen urteetan egin beharrekoarekin, 2019ean zorra 1.600 milioitan uztea espero du Eroskik.

“Ametsezko egoera ez, baina bai ona” dela nabarmendu du Markaidek. Urtean 6.000 milioiko fakturazioa du kooperatibak orain. 2018an zorra berriz negoziatzeko asmoa du Eroskik, ez aipatutako 1.600 milioiak murrizteko, posible baldin bada areagotzeko baizik, inbertsio berriei aurre egiteko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak