2017-08-17T05:37:55+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik ikastolei laguntza ematen jarraituko du euskararen alde

2014/04/28

Eroskik eta Ikastolen Elkarteak berritu egin dute urtero sinatzen duten lankidetza hitzarmena. 1975ean hasi zuten harreman hori, eta euskararen aldeko elkarlan horrek ez du etenik izan geroztik. Aurtengo hitzarmena sinatu berri dute bi erakundeen ordezkariek, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak eta Alejandro Martinez Berriochoa Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.
Eroskik ikastolei laguntza ematen jarraituko du euskararen alde

Ekainaren 15ean ospatuko da Araba Euskaraz Lapuebla de Labarcan.

Ia berrogei urte daramatzagu ikastolen aldeko festak laguntzen, sortu zirenetik bertatik, eta ordutik hona, Eroskik egunero azaltzen du euskararen aldeko konpromisoa. Kooperatibaren sortze agirian bertan esaten da euskara dela bi hizkuntza ofizialetako bat, eta gizarte organoetan ari diren langile bazkideek eta bazkide kontsumitzaileek neurri horretan sustatzen dute kooperatibaren esparru guztietan", adierazi du Martinez Berriochoak.

Ikastolek gune berezi bat izango dute Eroski hipermerkatuetan, euskararen aldeko festa bakoitzerako ateratzen dituzten sustapen produktuak saltzeko (kamisetak, jertseak...).

Koldo Tellituk, berriz, eskertu egin du "Eroskik euskararen normalizazioaren eta bilakaeraren alde egiten duen lana, eta ikastolen aldeko festari hainbeste urtean etenik gabe ematen dion laguntza. Eroskik babes handia eman izan dio eta ematen dio ikastolen aldeko festari. Mila esker zuen laguntzagatik!".

Eroskiren ekarpenari esker, euskararen alde ikastolek antolatzen dituzten bost festa egunetan "Irrien Lagunak gunea" izango da programazioaren barnean, non hainbat jarduera izango diren egun guztian haurrek eta haien familiek parte har dezaten: pailazoak, jolasak, tailerrak, puzgarriak, apar festa...

Horretaz gain, logistika arloko beharrizanak asetzeko laguntza ere emango du Araba Euskaraz, Herri Urrats, Ibilaldia, Kilometroak eta Nafarroa Oinez antolatzeko. Zehazki, ekitaldi bakoitzean hozkailua duten 5 kamioi jarriko ditu elikagai galkorrak kontserba daitezen.

Era berean, ikastolek gune berezi bat izango dute Eroski hipermerkatuetan, euskararen aldeko festa bakoitzerako ateratzen dituzten sustapen produktuak saltzeko (kamisetak, jertseak...).

Eroski, euskaren alde

Eroski eta Elhuyar Fundazioa euskarazko bilatzaile semantiko bat lantzen ari dira gaur egun. Tresna horri esker, errazagoa izango da Eroski Consumer aldizkariak sortu dituen dokumentuetan barrena nabigatzea. Eroski Fundazioak argitaratzen du aldizkari hori, eta eredutzat hartzen da kontsumitzaileei informazioa eta formazioa eskaintzen dieten argitalpenen sailean. 2014ean esperientzia pilotu bat jarriko dute abian, eta hurrengo urtetik aurrera, Eroski Fundazioaren webgunean egongo da, nahi duenak erabiltzeko.

Eroski aitzindaria izan zen bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da egun ere.

Proiektu honen aurretik, dena den, beste bat ere landu dute bi erakundeek: Eroski Consumer aldizkariaren corpus linguistikoa. Eroskik, Elhuyarrek eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak elkarlanean sortu dute tresna hori, eta gaur egun Elhuyarrek kudeatzen du. Eroski Consumer aldizkaria euskaraz argitaratzen hasi zenetik aldizkarian erabili diren hitzen eta esapideen corpusa eskaintzen du tresna horrek, eta gainerako hizkuntzetan dagokien itzulpena ere bai (katalana, galiziera eta gaztelania), betiere aldizkarian agertu den testuinguruan.

Eroski aitzindaria izan zen bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da egun ere. Gainera, kooperatiban lanean ari diren bazkideei doako programak eskaintzen zaizkie beren hizkuntza maila hobetu dezaten. Langile bazkideentzat antolatzen dituen programa horietaz gain, Eroskik beste hainbat ekintza ere egiten ditu euskararen normalizazioaren alde eta bezeroekin, langileekin eta hornitzaileekin dituen harremanetan euskarak bere lekua izan dezan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak