2017-12-12T18:46:11+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik eskaintza unibertsal eta boluntario bat atera du EMFEak trukatzeko iraungitzen diren mendeko obligazio berriekin

2016/01/14

Trukerako eskaintzaren baldintzak zehaztuta gelditu dira Kontsumobidek gidatu duen bitartekaritza prozesuan; bitartekaritza horretan, hor izan dira EMFEak merkaturatu dituzten finantza entitateetako batzuk eta EROSKI, jaulkitzaile gisa.

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) gaur egiaztatu du EROSKIren EMFEen truke eskaintza dakarren arauzko informazio liburuxka eta aldi berean 2016ko jaulkipen berrietara harpidetzeko Mendeko Obligazioen eskaintza publikoa; eskaintza honek 12 urteko iraungipena izango du.

Erakunde ikuskatzailearen baimenari esker, aurrera eraman ahal izan dira Kontsumobidek 2014ko urtarrilean gidatutako bitartekaritza prozesuan hartutako truke konpromisoak; bitartekaritza prozesu horretan, hor izan ziren EMFEak jaulki zituzten finantza entitate batzuk eta EROSKI, tituluen jaulkitzailea, inbertsiogileei alternatiba bat eskaintzeko: EMFEak aldatzea iraungitzen diren titulu berriekin.

Alternatiba unibertsala da

Truke eskaintza hau alternatiba unibertsala da EMFEen inbertsiogile guztientzat; berdin dio zein finantza entitateri erosi zitzaizkion edo zein entiatetan gordailutu ziren, eta berdin zenbat erosi ziren eta bizilekua zein den. Erabat borondatezkoa da inbertsiogileek truke alternatiba hau onartzea, eta, beraz, EMFEen tituluekin gelditu nahi duena geldi daiteke horiekin, lehengo baldintza beretan.

Hain zuzen ere, truke alternatiba hau Kontsumobidek bultzatutako bitartekaritza prozesuan diseinatu da. Hona zertan den eskaintza: EMFEak jaulkipen berriko Mendeko Obligazioekin trukatuko dira, EMFEen nominalaren %55eko balioarekin, eta hasierako iraungipena hamabi urtekoa izango dute; urtean urteko interesak ordainduko dira, Euribor gehi 3 puntu eginda; gainera, trukatutako EMFE horien balio nominalaren %15 eskudirutan kobratuko da, azken urteko interesekin batera, hala badagokio; bestalde, trukatutako EMFEen balio nominalaren %30 kitatzea onartuko da, kontuan izanda EMFEen ordainsaria iraungipenik gabeko tituluak izatetik zetorrela eta baldintza hori ez dela beteko oraingo EROSKIren Mendeko Obligazio hauekin.

Harpidetza egiteko epea bihar hasiko da, hilak 15, eta urtarrilaren 27ra arte egongo da irekita, 15:00ak arte. Trukerako eskaintza onartu eta jaulkipenera harpidetzen direnek Iberclearreko partaide den eta beren EMFEak dituen finantza entitatera jo beharko dute, eta horiek tramitatuko dituzte harpidetza eskaerak.

"Hamar urtean baino gehiagoan zor titulu horrek ez zuen inolako arazorik eragin. Gero, krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, inbertsiogile batzuek urduritasuna azaldu zuten bigarren mailako merkatuko likidezia eta kotizazioa txikiagoak izan zirelako; gainera, finantza entitateek egindako merkaturatzearen inguruan ateratako epaiak zirela medio eta EROSKIk tituluak inolako hutsik gabe jaulki bazituen ere, egoera ez zetorren bat inbertsiogileei irtenbideak emateko gure borondatearekin. Horregatik ari da EROSKI jarrera irekiz Kontsumobidek gidatzen duen bitartekaritza prozesu honetan, zeinetan EMFEko finantza entitate merkaturatzaile inplikatuak ere parte hartzen ari diren", esan du EROSKIko finantza zuzendariak, Jose Ramon Anduagak, eta azkenean, berriz, honela: "Trukearen alternatiba hauxe da akordiorik onena alderdi guztientzat".

Trukearen ondoren, eta oraingo EMFEek bezala, EROSKIren Mendeko Obligazioek kotizatu egingo dute AFBE Errenta Finkoko Merkatuaren SEND plataforman.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak