2017-12-18T10:03:38+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik elkartasun kanpaina bat abiatu du ACNURekin elkarlanean

2017/11/16

Etekin guztiak errefuxiatuei (ACNUR) eta haurrei (UNICEF) laguntzeko erabiliko dira, eta adinekoentzako proiektu batera ere bideratuko da. Proiektu hori Eroski Fundazioak gauzatuko du, kolektibo horrekin lotuta dauden zenbait elkarteren ideiak abiapuntu; hain zuzen ere, elkarte horiek proiektua gainbegiratuko dute.
Eroskik elkartasun kanpaina bat abiatu du ACNURekin elkarlanean

EROSKIk elkartasun izarren kanpainaren hirugarren edizioa abiaraziko du, ACNUR Euskal Batzordearekin (errefuxiatuei laguntzeko NBEren agentzia) eta UNICEFekin (haurrei laguntzeko NBEren agentzia). Gaur bertan hasita, kontsumitzaileek Eguberrietako apaingarria den EROSKIren elkartasun izarra erosi ahal izango dute supermerkatuen eta hipermerkatuen sare osoan, baita online supermerkatuan ere. Prezioa sinbolikoa izango da, bi euro baino ez.

"Eguberriak gertu ditugu, eta EROSKIrentzat, elkartasun kanpaina hau tradizio bihurtu da garai honetan. Aurreko kanpainetan bezala, badakigu bezeroek eskuzabaltasunez erantzungo diotela Eguberrietako apaingarria erosteko proposamenari, behar handiena dutenei laguntze aldera. Beraz, proiektuarekin bat egitera animatzen ditugu, eta asko eskertzen diegu elkartasuna", adierazi du EROSKIren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak.

Gaurtik kontsumitzaileek Eguberrietako apaingarria den EROSKIren elkartasun izarra erosi ahal izango dute

EROSKIren bezero-bazkideek elkartasun kausak aukeratzen dituzte

EROSKIko bezero-bazkideek Eguberrietako elkartasun kanpaina zer kausatara bideratuko den erabaki dute, azken asteotan www.eroski.es webgunean egin den bozketa baten bitartez. Prozesu horretan, haurrentzako eta errefuxiatuentzako laguntza izan dira irabazleak; haurrentzako laguntza UNICEF Espainiako Batzordearen bidez bideratuko da, eta errefuxiatuentzakoa, ACNUR agentziaren bidez. Horrez gain, edizio honetako etekinen zati bat EROSKI Fundazioak adinekoentzat prestatutako proiektu batean erabiliko da; proiektua kolektibo horrekin lotuta dauden zenbait elkarteren ideiak abiapuntu izanik gauzatuko da, eta haiek gainbegiratuko dute.

"EROSKI taldearen eta familia guztien konpromisoa eta inplikazioa Eguberrietan izatea funtsezkoa da guretzat. Beste urte batez, eskerrik asko babesagatik. Babes eta esperantza pixka bat eraman ahal izango diegu gehien jasaten ari direnei", esan du ACNUR Espainiako Batzordeko presidenteak, Matilde Fernándezek.

"UNICEF Espainiako Batzordean oso pozik gaude EROSKIko bezero-bazkideek haurren eskubideak babestu nahi izan dituztelako bigarren urtez. Eta jakina, eskerrik asko EROSKIri horrelako elkartasun ekimenak berriz abiarazteagatik, oso garrantzitsuak dira eta. Gaur egun, 535 milioi haur (mundu osoko lau haurren artean bat) larrialdiko egoeretan dauden herrialdeetan bizi dira, izan gatazka armatuengatik, Sirian bezala, izan hondamendi naturalengatik, Mexikoko lurrikarekin eta Karibeko urakanekin gertatu den moduan. Krisi humanitarioen ondorioz, milaka haurren bizitza eta haien etorkizuna kolokan daude, eta ezin gara besoak uztarturik gelditu. Ekimenaren bidez lortzen diren funtsen ondorioz, haur horiek edateko ura, saneamendua, osasun-laguntza, nutrizioa, babesa eta hezkuntza eskuratuko dituzte", azaldu du Isidro Elezgaraik, UNICEF Espainiako Batzordeko buruak.

Aurreko bi edizioetako etekinak batuta, kooperatibak eta bezeroek 242.000 euro baino gehiago lortu zituzten

Aurreko bi edizioetako etekinak batuta, kooperatibak eta bezeroek 242.000 euro baino gehiago lortu zituzten Eguberrietako elkartasun apaingarriak salduz, gehi EROSKIk eginiko ekarpen gehigarria.

Elkartasun izarra, unerik onenetan

Elkartasun izarrak kanpaina, sorburuan, EROSKIko langile baten tradiziotik dator: hark ohitura izaten zuen Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko. "Gure bezeroak animatu nahi ditugu tradizio horrekin bat egitera eta Eguberri hauetan ospatzeko dagoen on guztia izarretan idaztera. Bakoitzak nahiago dituen koloreekin pertsonaliza daitezke, konbinazio ugari sortu eta izar paregabea lortu. Horrela kolorea emango diete behar handiena dutenen Eguberriei ere", azaldu du EROSKIren Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak.

EROSKIri buruz

Kooperatibaren helburuetako bat da gizartea enpresaren jarduerarekin eraldatzea. Kontsumo kooperatiba den aldetik, proiektu kolektiboa da EROSKI, kontsumitzaileari eta gizarteari emana. Horregatik, lau eremutan lantzen du bere konpromiso soziala, eta eremu horiek erakusten dute zein den haren gizarte erantzukizuna: elikadura osasungarriaren sustapena, kontsumitzailearentzako informazioa, ingurumen iraunkortasuna eta elkartasuna.

ACNUR Espainiako Batzordeari buruz

Batzordeak dirua biltzen du ahulenak diren iheslari eta desplazatuen beharrak artatzeko eta ACNURen laguntza humanitariorako programak babesteko (nutrizioa, osasun-laguntza, edateko ura eta saneamendua, hezkuntza, babesa eta oinarrizko azpiegiturak, legearen eta nazioartearen babesa, eta abar).

UNICEFi buruz

UNICEFek haurren eskubideak eta ongizatea sustatzen ditu oroz gain. Gure aliatuekin batera, 190 herrialde eta lurraldetan dihardugu konpromiso hori ekintza praktiko bihurtzeko. Gure ahaleginik handienak zaurgarrienak diren eta baztertuta dauden haurrengan jartzen ditugu, eta haur guztien onura bilatzen dugu nonahi.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak