2017-08-24T10:53:40+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du Siriako krisia dela eta Unicef-en proiektuak sustatzeko

2015/09/10

Bezeroek Eroski Fundazioak emandako diruari gehitu ahal diote beren donazioa, eta helburua da 75.000 euro ingurura iristea. Siriako gatazkan kaltetu diren haurren eskubideak babesteko erabiliko da dirua, honako hauek helarazita: emergentziazko hornigaiak, edateko ura, osasun zerbitzuak, hezkuntza eta babesa.
Eroskik dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du Siriako krisia dela eta Unicef-en proiektuak sustatzeko

Eroskik dirua biltzeko kanpaina bat jarri du martxan,  bere supermerkatu, hipermerkatu eta gasolindegi guztietan, Siriako krisia dela-eta Unicef lantzen ari den proiektuak sustatzeko. Bezeroek borondatezko diru ekarpen bat egin ahalko dute saltokietan, hango haurren oinarrizko beharrak estaltzeko, urgentziaz behar baitute laguntza.

Eroskiren dendetan kanpainaren aldeko kartelak erakutsiko dira, kontsumitzaileek elkartasuna ager dezaten borondatez diru ekarpen bat eginda ordainlekuetan igarotzean. Era berean, diru ekarpenak egin daitezke donazioen online plataformaren bitartez: “Errefuxiatuak: zure laguntza behar dute”.

"Eroskin beti erantzun izan dugu Nazio Batuen agentziek --besteren artean, Unicefek-- zabaldutako larrialdi deialdietan. Seguru gaude kontsumitzaileak beste behin agertuko duela deialdiaren aldeko konpromisoa", esan du Alejandro Martinez Berriochoak, Taldearen Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.

Kanpaina honekin, 75.000 euro batu nahi dira, eta osoki emango zaizkio Unicefi. "Eroski aliatu garrantzitsua da Unicefentzat larrialdi eta krisi humanitarioetan. Horrelako kanpainak oso inportanteak dira gehien behar den tokira iristeko eta ahalik eta lasterrena iristeko. Gure helburua da oroz gain zaurgarrienak diren haurren eskubideak babestea, eta bakarrik ezin dugu", adierazi du Carlos Epalzak, Unicefen Espainiako patronatukideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Batzordeko presidenteak.

Sorreratik ari da Eroski gizarte ekintza askotan, bereziki ohitura osasungarrien promozioan, kontsumitzailearen hezkuntzan, ingurumenaren defentsan eta elkartasunean. Gizarte konpromiso konstante horri esker, Eroskik hamahiru urte daramatza Unicefi laguntzen, milaka neska-mutikok bizitza hobea izan dezaten, horretarako eskubidea dute eta.

Eroski eta Eroski Fundazioa, bezeroekin batera, milioi erdi inguruko donazioak egin ditu arrazoi humanitarioengatik sortu diren azken elkartasun kanpainetan; besteak beste, Haitirako (2010), Filipinetarako (2013), Nepalerako (2015) eta, oraingo honetan, Siriako krisirako.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak