2017-12-13T11:58:46+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik 90 milioi euroko irabaziak izan ditu bere eguneroko jardueratik

2015/05/28

Salmentak 6.106 milioi eurotara iritsi dira, Eroski Klubak eta frankizia dendek bultzatuta. Karga finantzarioa %24 gutxitu da, berregituratze finantzarioak eta interes tipoen edukiak markatu duten urte honetan. Eroskik, balantzea sanotu du 256 milioi euroko hornidurarekin.
Eroskik 90 milioi euroko irabaziak izan ditu bere eguneroko jardueratik

 

Eroski Taldeak kontuak itxi zituen 2015eko urtarrilaren 31n, eta bere eguneroko jardueraren emaitza positiboa izan zen, 90 milioi eurotakoa; hala, %1,7raino hobetu zuen salmenten ratioa. Horrenbestez, berretsi egin da konpainiaren Zurekin eredu komertzial berriaren arrakasta.

6.106 milioi euro fakturatu ziren, hazkuntzarako txarra izan den urte horretan; jaitsiera, beraz, ez da %2ra iristen. Salmenta erorketa leundu egin da, batetik bigarren seihilekoan Eroski Kluba atera zelako —haren eragin positiboa hiru puntu portzentualekoa izan zen— eta bestetik frankizien sarea asko hedatu delako —horiek %6 goratu zuten urteko salmenta kopurua—.

Banaketa negozioaren Ebitdak egonkor eutsi zion, 234 milioi euro baino gehiagoko irabaziak emanez, konpainiaren jarduera komertzialaren sendotasunaren erakusgarri

Eroski Klubaren dinamismo komertzial handiak igo egin du kontsumitzaileen aurrezpen transferentzia 110 milioi euroraino; iaztik hona %40 gehiago.

Alderatu daitekeenari erreparatuta, banaketa negozioaren Ebitdak egonkor eutsi zion, higiezinen jardueren deskontsolidazioa eta desinbertsioa deskontatuz gero, eta 234 milioi euro baino gehiagoko irabaziak eman zituen, konpainiaren jarduera komertzialaren sendotasunaren erakusgarri.

Aldi berean, sare komertzialaren sanotze prozesuak aurrera egin zuen 2014an; horren ondorioz, konpainiak krisia hasi zenean hari aurre egiteko eta salmentak indartzeko planean ezarritako errentagarritasun irizpideak betetzen ez zituzten saltokiei eragin die. 280 milioi euroko emaitza negatiboa eman dute sanotze prozesu honen azelerazioak eta 256 milioi euroko hornidurak sortu dituzten aktibo materialen, ez-materialen eta higiezinen balorazioaren doiketak; hala, argi eta garbi balantze sanoago baterako trantsizioa gertatu da aurten.

 

Urte honetan, nabarmentzekoa da gastu operatiboak 53 milioi eurotan gutxitu izana, ia sail guztietan aurreztu baita. Nabarmentzekoa, era berean, pertsonalaren gastuak gutxitu izana, oso bereziki langileek konpromiso handia erakutsi dutelako proiektu sozioenpresarial kolektiboarekin. Jardueraren gastuak ere asko gutxitu dira, balio katean efizientzia handia lortu delako eta konpainiak azken urteetan logistika automatizatzeko proiektuak gauzatu dituelako.

2014an, gastu finantzario garbiak %24 gutxitu ziren, finantza berregituratu zelako eta tipoak atxiki zirelako.

Bestalde, Eroski Sozietate Kooperatiboak %10 hobetu zuen bere jarduera arruntaren emaitza, 85,5 milioi eurotara arte. Taldearen inbertsio finantzarioetako hornidura indartsuen ondorioz, kooperatibak 216 milioi eurotako emaitza negatiboa izan zuen guztira. Hala, kooperatibak 2.846 milioi euroko aktiboekin amaitu zuen 2014a.

Kooperatibak 2.846 milioi euroko aktiboekin amaitu zuen 2014

Bestalde, Caprabok urtea ixtean eguneroko jardueraren emaitza %38 hobetu du, eta 24,1 milioi eurotaraino iritsi da; hala, 1.327 milioi euro fakturatu ditu. Gainerakoan, Vegalsak 947 milioi euroren salmentak izan saldu ditu aurten, eta %6 hobetu du eguneroko jarduera, 20,3 milioi guztira.

Mendeko Finantza Ekarpenen inbertsiogileek 22 milioi euro baino gehiago jaso dituzte 2014ko interesei zegozkienak; hala, %3,562ren interesak jaso dituzte ordainetan 2002ko eta 2004ko jaulkipenengatik eta %3,062 2007koengatik.




Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak