2017-08-21T08:41:16+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroskik %46 hobetu du etekin operatiboa, eta 36,7 milioi eurotakoa izan da

2015/10/02

Salmentak 2.966 milioi eurotan egonkortu dira, Zurekin ereduaren zabalkundeak eta frankizien hedapenak bultzatuta eta erregaiaren prezio apalek eraginda.
Eroskik %46 hobetu du etekin operatiboa, eta 36,7 milioi eurotakoa izan da

Eroski Taldeak lehen seihilekoko kontuak itxi zituen 2015eko uztailaren 31n, eta 36,7 milioi euroko etekin operatiboa izan zuen; hala, %46 hobetu da, eta horrek erakusten du ohiko jarduera indartu egin dela. Era berean, barne efizientzia hobetzeko martxan jarritako planek lortu dute esplotazio gastua 11 milioi euro gutxitzea, eta horrek %68ko hobekuntza ekarri du emaitzetan, zergen aurretik; horrenbestez, zortzi milioi eurotaraino txikitu dira galerak; azken zortzi urteetako daturik onena. Gastu finantzarioak %16 hobetu dira lehen seihileko honetan; horretaz gainera, zorra berregituratzeko akordioa sinatu da finantza entitateekin, eta 70 milioi euro amortizatu dira; horrenbestez, hartutako konpromisoak bete dira.

Lehen seihileko honetan, erdialdeko eta hegoaldeko desinbertsioa osatzen duten denden lotea eskualdatu da. Jardueraren jarraitasun falta horrek 27 milioi euroko emaitza negatiboa eman du seihileko honen amaieran, joan den urtean epe berean baino %12 hobeto.

Zurekin eredu komertzial berriaren zabalpenak eta frankizien hedapenak fakturazioa indartu dute 2.966 milioi eurotaraino; horrela, salmentak egonkortu egin dira aurreko urteko epe berarekin konparatuta, erregaia oso merke egonda ere. Bestalde, ebitda egonkor dago, 95,4 milioi eurotan; gainera, seihileko honetan -paraleloki- 49,2 milioi euroren aurrezpena transferitu zaio kontsumitzaileari eskaintzen eta promozioen bitartez, bereziki Eroski Klub txartel berriaren bezero-bazkideentzako eskaintza esklusiboen bitartez.

538 lanpostu berri sortu ditu

Otsailetik uztailera, Eroskik 538 lanpostu sorrarazi ditu, denda propioak Zurekin eredu komertzialera eraldatuta eta frankizia denda berriak irekita.

Lehen seihileko honetan, bizkortu egin da Eroskiren denda sarea Zurekin eredu komertzial berrira eraldatzeko erritmoa. Ereduaren asmoa da bereizkuntza nabarmentzea bezeroari arreta pertsonalizatuagoa eskainita, freskoetan gehiago espezializatuta eta sasoiko eta tokiko produktuei garrantzi handiagoa emanda. Otsailetik uztailera, 61 saltoki, zortzi hipermerkatu eta 53 supermerkatu eraldatu dira. 32,3 milioi eurotaraino handitu dira inbertsioak.

Eroskik 52 frankizia denda ireki ditu 2015eko lehen seihilekoan. Horretarako, 11 milioi euro baino gehiago inbertitu dira. Hala, frankizien sarea hedatzen ari da, plan estrategikoan datorren bezala, eta urte bukaerarako, 100 frankizia supermerkatu berri izatea espero du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak