2017-10-18T09:34:58+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

EROSKIk 30 frankizia supermerkatu ditu dagoeneko Gipuzkoan

2015/01/29

EROSKI/City ereduko frankizia supermerkatua ireki berri du EROSKIk Pasaian (Gipuzkoa). Saltokian, 3.500 produktu baino gehiago eskaintzen zaizkie bezeroei: ekoizlearen izenarekin datozenak batzuk, EROSKI markakoak beste batzuk eta tokiko ekoizleenak beste hainbat. EROSKI 2015ean Gipuzkoan ireki duen lehen frankizia da.
EROSKIk 30 frankizia supermerkatu ditu dagoeneko Gipuzkoan

EROSKI/City supermerkatu berriaren eskaintza ugari horretan, produktu freskoak nabarmentzen dira, bereziki tokian tokiko eta sasoian sasoiko frutak eta berdurak. Produktu osasungarrien sorta ere zabalduko du, eta garrantzi handiagoa hartuko du. Saltokiak ogia egiteko labea ere badu, egunero okintzako produktu egin berriak saltzeko. Gainera, arretarako laguntza zerbitzua eskainiko du urdaitegian eta harategian. Hilero-hilero eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko.

"Erosketak azkar eta eroso egiteko aukera ematen du EROSKI/City supermerkatuak. Eskaintza ere berezia du, elikagai freskoetan eta tokikoetan oinarritua hein handian, kontsumitzaileek gero eta estimu handiagoan dituzte eta. Hori lortzeko, nekazaritzako elikagaiak lantzen dituzten euskal hornitzaileekin lankidetza hitzarmenak egin ditu EROSKIk", adierazi du Enrique Martinezek, EROSKIren Frankizien Saileko zuzendariak.

Tokiko produktuak

EROSKIren politika komertzialean, ahalik eta gehiena indartu nahi dira tokiko ekonomiak, aberastasuna sortzeko ingurunean eta elikagaien industria eta gizartea eta ekonomia oro har indartzeko. Alde horretatik, kooperatiba Euskal Autonomia Erkidegoko 450 hornitzailerekin baino gehiagorekin ari da, eta 10.000 produktu inguru merkaturatzen ditu.

Tokiko produktu horiek eta bereziki sasoiko produktu freskoek leku berezia hartzen dute EROSKIren saltokietan Zurekin denda eredu berriaren bitartez.

Merkataritza Frankiziarik Onenaren Espainiako Saria

Gaur egun, Espainiako frankizia supermerkatuen bigarren sarea da EROSKI, eta Gipuzkoan, 30 saltoki ditu. Kooperaribak Merkataritza frankiziarik onenaren Espainiako saria jaso du, orain gutxi, Frankiziaren Nazioarteko 25. erakusketan.

Pasaiako frankizia supermerkatu berri hori irekita, kooperatiba sendotzen ari da bere zabalpen plana frankizia ereduaren bidez. Autogestiorako kultura kooperatiboa da gurea eta eredu horrek oso ongi bat egiten du ekintzaileekin filosofiarekin, haiek etorkizuneko aukera gisa ikusten baitute EROSKIren frankizia sarea: negozio eredu lehiakorra eta errentagarria eskaintzen dute frankiziek, eta ekoizleentzat ere errentagarriak izan daitezke", adierazi du EROSKIren Frankizien Saileko zuzendariak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak