2017-10-19T03:52:35+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroski hirugarren urtez egongo da BBK Live jaialdian

2016/07/06

Saltoki bat jarriko du, frankizia erregimenean, eta etengabe egongo da zabalik, uztailaren 6tik 10era bitartean, kanpalekuaren inguruan.
Eroski hirugarren urtez egongo da BBK Live jaialdian

Eroski hirugarren urtez egongo da Bilbao BBK Live jaialdian, behin-behineko supermerkatu bat jarriko baitu kanpalekuan (PopUp Store bat). Saltokia, frankizia erregimenean kudeatua, hor egongo da jaialdiko kanpinlarien beharrizan guztietarako, hamar langilerekin

"Eroskikook berrikuntza komertzialak egiten ditugu gure saltoki formatuetan, gaur egungo kontsumitzailera egokitzeko. Espainian, banaketa enpresetan lehenak izan gara musika jaialdi batean supermerkatua irekitzen. Ekimenaren arrakasta dela eta, aurten berriz ipiniko dugu Kobetamendin", esan du Enrique Martinezek, Eroskiren Frankizia Saileko arduradunak. Iazko Bilbao BBK Liven, 120.000 pertsona agertu ziren guztira, eta 15.000 egon ziren kanpalekuan.

"Jaialdi bateko erronka handietako bat jendeari ahalik eta zerbitzurik onena ematea izaten da. Alde horretatik, azken urte hauetako jaialdietan oso ondo joan da Eroskirekin izan dugun esperientzia. Eboluzionatzea eta berritzea lortu dugu Bilbao BBK Liven supermerkatu bat ipinita; horri esker, kanpinlarien esperientzia askoz hobea da", azaldu du Bilbao BBK Liveko zuzendariak, Alfonso Santiagok.

Saltokia gaur uztailak 6 irekiko dute, jaialdia hasi bezperan, eta etengabe emango du zerbitzua hilaren 10era bitartean (igandea), hau da, kanpalekua irekia den azken egunera arte.

Lokalak 300 erreferentzia baino gehiago izango ditu: elikagaiak, produktu freskoak, drogeriako eta bazarreko produktuak, izozkiak eta okintzako produktuak.

"Jaialdian daudenek produktu fresko ugari eta ogi erre berria aurkituko dute",esan du Enrique Martinezek. Horretaz gainera, gosaltzeko hainbat produktu izango dituzte, hala nola esnea, gailetak eta zerealak, baita jogurrak, entsaladak, izozkiak, edariak, frutak, hestebeteak eta bestelako mokaduak ere. Higiene pertsonalerako produktuak ere izango dira, eta, gainera, erabili eta botatzeko platerak eta mahai-tresnak, linternak, pilak, zirak, lo-zakuak... Hori guztia eremutik atera ere egin gabe”. Supermerkatuan edari hotzak ere egongo dira salgai.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak