2017-10-17T18:57:49+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

EROSKI Fundazioaren heziketa programa 16 mila ikaslerengana iritsi da

2014/06/11

EROSKIk ‘Nire lurreko produktuak’ izeneko tailer praktiko bat egin du, haurrek beren komunitateko nekazaritzako elikagaien jatorria ekoizleen lantokietan ezagutzeko; hala, tokiko produktuen garrantziaz jabetu dira. ‘Nutrizioa beste herrialde batzuetan’ eta ‘elikadura iraunkorra’ dira beste bi lan saio, UNICEFekin eta WWFrekin lankidetzan egin direnak.
EROSKI Fundazioaren heziketa programa 16 mila ikaslerengana iritsi da

EROSKI Fundazioa elikadura eta bizi ohitura osasungarriak haurren artean bultzatzeko asmoz, beste urte batez erabaki du Heziketa Programa erabiltzea eskoletarako. Aurten, hirugarren aldia da, 2012an hasi zenetik, eta nola ikasleei hala irakasleei eskaintzen dizkie ikasgai berriak, jarduera gehiago eta tailer praktikoak. Hainbat arlotako —medikuntza, dietetika eta nutrizioa, psikopedagogia eta pedagogia— langilez osatutako batzorde zientifiko batek prestatu du programa.

300 bat ikastetxetan, 16.000 haurrek baino gehiagok hartu dute parte Elikadura Eta Ohitura Osasungarriak Heziketa Programan, eta “oraindik handitzen eta hobetzen ari dira edukiak, irakasle aritu direnen balorazioak eta ekarpenak kontuan hartuta. Balio hauek behar bezala transmititzeko estrategiarik onena da programan dagoeneko parte hartu duten ikastetxeen eskarmentuak aprobetxatzea”, esan du EROSKI Fundazioko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriotxoak.

Saio berriak, UNICEFekin eta WWFrekin lankidetzan

Orain arte bezala, ikasgelako saio teorikoak eta tailer praktikoak konbinatuta, ikastetxeetako Heziketa Programak ikasgai berriak dakartza ikasleei heziketa hobea emateko elikadura eta bizi ohitura osasungarrien inguruan. Hala, hiru saio berri egongo dira ikasleen jakintza handitzeko: ‘Nire Lurreko produktuak’, 'Nutrizioa munduan’ (UNICEFekin lankidetzan) eta ‘nola elikatu eta zaindu nire mundua’ (WWFren laguntzarekin). “Gure ustez, inportantea da tokiko produktuen onurak zabaltzea, baina aldi berean, beharrezkoa da zenbait herrialdetan daukaten egoeraz sakontzea eta gure mundua zaindu beharra dagoela kontzientziatzea”, esan du Alejandro Martinez Berriotxoak.

Zortzi saiotan banatuko dituzte eskolak, eta beste bi tailer izango dira ikasitakoa praktikatzeko. ‘Erosketa egiten menu osasungarria prestatzeko’ ohikoaz gainera, aldi honetan ‘Nire Lurreko produktuak’ izenekoa gehitu dute, haurrek beren komunitateko nekazaritzako elikagaien jatorria ekoizleen lantokietan ezagutzeko; hala, tokiko ekoizpenak duen garrantziaz jabetuko dira.

Elikadura osasungarria sustatzen, ariketak egiten eta bizi ohitura osasungarriak hartzen “modu dibertigarrian ikasi behar dute Lehen Hezkuntzako haurrek (programa 4. eta 5. mailakoentzako da funtsean). Horretarako, Tix eta Loy pertsonaiek transmitituko dituzte aurten ere balio horiek guztiak, modu jostagarrian”, amaitu du EROSKI Fundazioko zuzendariak.

Aurtengoan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman dezakete webgune honetan: www.escueladealimentacion.es.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak