Eroskik 4.000 langile baino gehiago integratu ditu bazkide jabe berri gisa

Guztira Eroski hipermerkatu eta supermerkatuetako 4.142 langile bazkide kooperatibista bihurtu dira, langileek beraiek onartutako planari jarraituz.
Card image cap
Agustin Markaide, Eroski Taldeko zuzendari orokorra.
2012/03/22

Zehazki, bazkide jabe berrietatik 791 Andaluziako langileak dira, 582 Valentziako Erkidegokoak, 559 Gaztela eta Leongoak, 514 Murtziakoak, 428 Gaztela-Mantxakoak, 337 Kataluniakoak, 291 Asturiaskoak, 267 Galiziakoak, 135 Aragoikoak, 97 Kantabriakoak, 85 Extremadurakoak, 44 Ceutakoak eta 12 Kanarietakoak.

2009an hasita

Eraldaketa 2009ko urtarrilean hasi zen, Eroski kooperatibako Ezohiko Batzar Nagusiak orain burutu den proiektua onartu zuenean, hipermerkatu eta supermerkatuen sozietate zibilak kooperatiba misto bihurtzeko. Prozesua Batzar Nagusiak eginez amaitu berri da, guztira Espainiako 4.142 langileren atxikimendua onartu dutelarik.

Eroskiko lehendakari Agustin Markaideren hitzetan, "benetan pozteko motiboa da eredu kooperatiboa Eroski Taldeko langileen artean hedatzen jarraitzea. Langileen borondateafuntsezkoa izan da aldaketarako, beraien erabakiz jabetzan, gestioan eta emaitza ekonomikoetan parte hartzen hasiko baitira, eta gure enpresa ereduko bazkide langilearen figurari berez dagokion protagonismoa lortu baitute".

Erabakiaren bitartez langileak kooperatiba misto batean sartu dira, eta Banaketa Taldearen sozietate matrizea den Eroskikoaren antzeko barne antolamendua izango dute.

Bi kooperatiba misto berri horien sorrerarekin, hala nahi izan duten langile guztien artean bazkide kooperatibistaren egoera sustatzeko urratsa egin du Eroski Taldeak . Ondorioz, langile talde osora zabaltzen da Taldearen matrizean den Eroski kooperatibako langile bazkideen berezko izaera soziolaborala, eskubide eta betebeharrei buruzko berdintasunean.

Kooperatiba berri horien sorrerarekin, Eroski Taldeak zuzendaritzaren batasuna mantenduko du, sozietate matrizea den Eroski kooperatibak erreferentziako sozietatea izaten jarraituko du, bertan egongo delarik Eroski Taldeko zuzendaritza, eta beretzat gordetzen du bere xede soziala erabakitzeko eskumena.

Eredu kooperatibo berezia

Ekimenaren bitartez Eroskiko kudeaketa eredu kooperatibo berezia zaindu eta indartu nahi da, eta Talde osoari eraginkortasuna eta lehiakortasuna gehitu, aurrerantzean langileek konpromiso handiagoa izango baitute, bazkide jabeak diren heinean eta enpresaren kudeaketan eta emaitzetan parte hartuko duten heinean.

Banaketa komertziala