Eroski Bidaiek eta Irontec-ek Open Awards saria jaso dute

Eroski Bidaien agentziak 20 urtetik gora duen egitura analogiko bat irauli du, eta osorik egitura digitalera aldatu, Irontec software libreko ingeniaritza informatikoaren eskutik.
Card image cap
2017/06/09

Eroski Bidaien Enpresa dibisioak, Travel Air-ek, eta Irontec software libreko ingeniaritza informatikoaren konpainiak saria jaso dute 2017ko Open Awards sariketan Enpresa Handien eraldaketarik onenagatik, OpenExporen esparruan, zeina erreferentziazko feria baita software librearen eta teknologia irekiaren sektorean.

Eroski Bidaiak agentzia proiektu berritzaile batean parte hartzen hasi zen abuztuan: eraldaketa digital batean jardun da, bidaia agentzien sektorean orain arte inork gauzatu gabea. Digitalizazio integral aplikatuak erabateko aldaketa ekarri du Travel Air-era bere barne prozesuetan, eta, hala, sektoreko lehen enpresa bilakatu da papera osoki kendu duena; horren ondorioz, bere zerbitzu komertzialen produktibitatea handitu du, IP ahotsari eta CRM estrategia berritzaileari esker, eta, hala, bezeroari eskaintzen dion zerbitzua hobetu du.

Era berean, Eroski Bidaien eraldaketa digital honi esker eta software libreak ematen dituen irtenbideen alde eginda, kostuaren zati handi bat murriztu du, eta lehiakortasuna eta barne prozesuak hobetu ditu. Horren ondorioz, zerbitzuak gogobetetze handiagoa ekarri dio bezeroari.

"Internet orokortzeak ekarri duen tsunamia bazirudien bidaia agentzia tradizionalen gainetik pasatuko zela. Baina Eroski Bidaien ezaugarrietako bat, hain zuzen, mehatxuak aukera bihurtzea da. Eta hau da adibidea, Irontecen eskutik gauzatu dugun eraldaketa digitala, kontuen emaitza hobetu ez ezik enplegua ere sortu duena", esan du Eroski Bidaien zuzendariak, Mikel Goienetxek.

Gaurko egunean, Travel Air-ek bezeroak erakartzeko eta artatzeko duen sistema %100ean dago digitalizatua eta hiperkonektatua, eta horrek haren efizientzia handitzen du. Eroski Bidaien agentziak proiektu hau aurrera ateratzeko, Irontec software libreko ingeniaritza informatikoarekin jardun da, eta, hala, hogei urtetik gora zuen lan-egitura analogiko batetik osoki digitalera aldatu da.

OpenAwards sarien helburua zera izaten da, publikoki aitortzea enpresa, administrazioa, jendea eta komunitateak, baldin eta irtenbide handiak sortu, babestu eta sustatzen badituzte Open Source eta Software Libreko teknologiekin. Aurten 132 enpresak parte hartu dute.

Ironteci buruz

IRONTECek (www.irontec.com) software librean espezializatzea lortu du. Enpresarik inportanteena da bere arloan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta erreferentzia bat Espainian. Software librean erreferente nazional bihurtzeko ikuspegiarekin, hiru ekintza eremutan banatzen du bere jarduera: aholkularitza eta garapen espezializatua; sistemen aholkularitza eta ingeniaritza espezializatua; eta komunikazio sistema aurreratuen eta IP telefoniaren integrazioa.

Gaur egungo lan metodologiari esker, zeina berrikuntzan eta hibridazio teknologikoan oinarritua baitago (teknologia libreen nahasketa, bikaintasun teknologikoa lortzeko), bide luzea egin du, proiektu berritzaileak izanik haren asmo nagusietako bat.

 

Banaketa komertziala