ERKIDEren eta HETELen eskutik Txorierri Politeknika ikastegian
2012/06/28Besteak beste, Arteman Komunikazioa Koop E., MCC Construcción, Fundación Peñascal, Eika eta Isoleika kooperatibetako ordezkariak gerturatu dira Txorierri Politeknikara. Erkidetik ere 3 lagun gerturatu dira, tartean erakundeko zuzendari den Agustin Mendiola ere, eta Heteleko ordezkari bat. 
Formazio eskaintzaren aurkezpena
Bisitak balio izan du Txorierri Politeknikak erakusteko bere instalazioa modernoak, tailerrak, eta baita eskolaren formazio eskaintza eta plana, kudeaketa sistema... 
Gaur egun 900 ikasle ari da Derioko zentroan ikasten eta Bizkaian oso ondo posizionatuta dagoen instituzioa da. Era berean, MONDRAGON Korporazioaren barruan dago kokatuta eta inguruko kooperatibekin harreman estua du. 









