MONDRAGONek berretsi egin du eredu kooperatiboari buruzko erabateko konfiantza

MONDRAGON Korporazioak pertsonen protagonismoan eta elkartasunean oinarritutako bere eredu kooperatiboaren baliagarritasun eta indarra berresten du, kooperatiben garapena ahalbidetu baitu eta lankidetzaren erreferentzia bilakatu baita.
2013/10/24

Halaber, lehen euskal industria enpresa taldea izanik eta hamargarrena Espainiako enpresa nagusien rankingean, enpresa jarduera eta enpleguarekiko konpromisoa berreste du. Taldeak, egun, EAEko Barne Produktu Gordinaren % 3,2 du eta %7,4 industriako BPGri dagokionez. Gainera, EAEko enplegu guztiaren %3,5 berari dagokio eta industria enpleguaren %8,4. Euskal enpresek egindako esportazioen %12,2 dagokio Taldeari, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren industria inbertsioen %10,7 Korporazioak eginikoa da.

Egun, kooperatiba guztiek osatzen duten salmenten %8,1 dagokio Fagor Etxetresna Elektrikoen jarduerari.

Aipatutako datuek eredu  kooperatiboaren baliagarritasuna eta efikazia berretsi egiten dute, lanpostu suntsiketa gogorra duen orokortutako krisi egoeraren testuinguruan.

MONDRAGONek egun 289 erakunde ditu, horietatik 110 kooperatibak dira eta 80.321 pertsonak egiten dute lan -%42 EAEn; %40 Espainian eta %17 nazioarteko merkatuan-. Horietatik, 36.963 Industria arloan, 39.839 Banaketa arloan, 2.486 pertsona Finantzen arloan eta 1.033 Ezagutzaren arloan.

Taldeak 12.903 milioi euroko salmentekin itxi zuen 2012. ekitaldia, horietatik 4.004 milioi euro kanpoan egindakoei dagozkie, non 14.000 pertsonak diharduten lanean 105 ekoizpen zentrotan. MONDRAGONen inbertsioek  331 milioi euro gainditzen dute.

Ikerkuntzaren eta berrikuntzaren aldeko posturaren adierazle dira bere  hamabost teknologia-zentroak eta Korporazioan lanean diharduten 2.096 ikerlariek; 2012an I+G+b 160 milioi inbertitu zituen. Egun I+Gri buruzko  nazioarteko 91 proiektutan hartzen du eta 564 asmakuntza patente familia ditu bere jabetza pean.

Autonomoak eta juridikoki independienteak diren kooperatiba multzo honek, MONDRAGON Korporazioa osatzen dutena, zenbait elkartasun mekanismo du komunean eta mekanismo horiek  taldea osatzen duen kide bakoitza indartu egite dute. Elkartasun mekanismo horiek sorreratik funtzionatu dute eta baliagarriak izan dira kooperatiben nazioartekotze eta berrikuntza programak abiatzen laguntzeko, jarduera berriak garatzeko eta zailtasunak dituzten kooperatibei laguntzeko.

Oso dibertsifikatuta dauden industria sektoreetan liderrak diren enpresak ditu MONDRAGONek, hala nola, makina erremintan, jasokuntzan, kontsumo ondasunetan, industriarako osagaietan, automozioan, aholkularitzan, edo eraikuntzan. Fagorri dagokionez,  etxetresna elektrikoen sektorera bakarrik mugatzen ez den marka bat da, beste zenbait industria jardueratan punta- puntakoak diren kooperatiben merkatu ikurra ere baita, adibidez, automozio, osagai elektroniko edo ekipo ondasun sektoreetan.

Agerikoa da prestakuntzarekiko duen bokazioa MONDRAGON Unibertsitatearen bitartez, enpresa kudeaketa eta berrikuntza esparruetan espezializatutako unibertsitatea, eta baita 1.000 pertsona baino diharduten bere hamabost zentro teknologikoak ere.

Erronka estrategikoa

MONDRAGONek bere ibilbide orria prestatu du 2013-2016 denboraldirako,  eta erronka nagusitzat enpresa sarea eraldatzea du, negozio erentagarriak, iraunkorrak eta balio erantsidun enplegua sortzeko balio handiagoa duten sektore eta merkatuetarantz  prozesua bizkortuz.

Helburu horrek oinarritzat hartuko ditu etorkizunezko bost estrategia: jardueren dimentsionamendua merkatuetara egokituta lehiakorrak izateko, nazioartekotzea, berrikuntza etorkizuneko sektoreetan jarduera berriak sustatzeko; Taldeko enpresen arteko lankidetza irtenbide globalak eskaintzeko eta eredu kooperatiboaren aldeko postura.

Korporazioak berretsi egiten du eredu kooperatiboarengan duen konfiantza osoa, merkatu globalean bere enpresen lehiakortasuna berrindartzeko erronka eta bere pertsonenganako eta gizartearenganako konpromiso eta erantzukizun mezua helarazten du.