2017-12-18T19:38:39+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Enpresentzako metodologia berritzaileei buruzko jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta ESTIA Recherchek, Donostian

2012/11/08

Jardunaldia gaur eta bihar gauzatuko da Basque Culinary Centerren, eta ERALAN2 –enpresen berrikuntza bultzatzeko barne hartzen dituen mugaz haraindiko plataforma– ikerkuntza-programaren barruan kokatzen da. Pirinioez haraindiko jardunaldia gaur hasiko da, Antonio Cancelo Mondragon Korporazioko lehendakari ohiak eskainiko duen hitzaldi honekin: “Lankidetzan jardun lehiakorrak izateko eta krisiari aurre egiteko”, eta bihar eguerdian amaituko da
Enpresentzako metodologia berritzaileei buruzko jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta ESTIA Recherchek, Donostian

La primera jornada de Eralan, celebrada esta mañana en Basque Culinary Center.

Enpresetan berrikuntza bultzatzea, eskualde arteko lankidetzaren ikuspegitik. Ikuspuntu horrekin ekin diote Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Bidarteko ESTIA Recherchek enpresen berrikuntzari buruzko jardunaldiari. Gaur eta bihar izango da, Basque Culinary Centerren (Donostia). Guztira, ehun pertsona, ikertzaile eta enpresak parte hartuko dute bertan. Jardunaldia ERALAN2 ikerkuntza-programaren barruan kokatzen da. Enpresen berrikuntza bultzatzeko mugaz haraindiko plataforma horrek barne hartzen ditu eta bere helburua da enpresetan mugaz haraindiko politika berritzaileak gauzatzeko gaitasunak aurkitu eta garatzea. Eralan2

Jardunaldia 9:30ean hasiko da, Antonio Cancelo Mondragon Korporazioko lehendakari ohiak eskainiko duen hitzaldi honekin: “Lankidetzan jardun lehiakorrak izateko eta krisiari aurre egiteko”. Goizean eta arratsaldean zehar, mugaz haraindiko jardunbide egokien lekukotasunak azaldu eta gai komunak zehazteko lantegiak egingo dira. Bihar, azaroak 8, Exeter-eko Unibertsitateko irakasle Richard Owenek honako hitzaldi hau eskainiko du: “Berrikuntza arduratsua”. Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da.

ERALAN2 plataforma

ERALAN2 enpresen berrikuntza laguntzen duen mugaz haraindiko plataforma da. Enpresekin batera, kudeaketa berritzeko metodologiak eraiki eta ETE-etara egokitutako ikasketa-tresnak eta -metodoak garatzea du helburu. Hala, Mondragon Unibertsitatea eta ESTIA buru direla, enpresen kudeaketari buruzko eta berrikuntza bultzatzeko behar diren gaitasunen identifikazioari eta garapenari buruzko arazoak mugaz haraindiko ikuspegi batez aztertuko dira.  Mondragon Unibertsitateko eta ESTIAko 50 ikertzailek, ingeniarik eta teknikarik dihardute ERALAN2 programan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak