2017-12-17T14:50:54+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Enpresen lasterketa maiatzean egingo da Donostian

2016/04/20

IX edizio honetako lasterketa maiatzaren 8an ospatuko da eta irteera eta helmuga Alderdi Ederren izango da.
Enpresen lasterketa maiatzean egingo da Donostian

Enpresen lasterketa Adegi eta Diario Vascok antolatzen dute eta dagoeneko aurten IX. edizioa korrituko da, maiatzaren 8an, igandea.

Lasterketa igandeko 10:00tan abiatuko da Alderdi Ederretik Boulevard-era, Kursaaleko zubia gurutzatu Zurriola ibilbidea hartuz (errepidetik) Sagues-era iritsi harte. Sagues-en 180 º bira eman eta Zurriola ibilbidetik berriro bueltatuko da, bidegorritik. Kursaal zubia berriz gurutzatu eta Salamanco ibilbidea hartuko du, 31 de Agosto kaleruntz abiatuz.

Enpresen lasterketa

Hemendik Kale Nagusira eta Kontxako pasealekura abiatuko da Hernani kaletik.

Kontxako Pasalekua gurutzatu, Antiguoko tunela pasa eta Satrustegi ibilbidea hartuz Eduardo Chillida pasalekura abiatuko da bertan bira emango du Ondarretako bidegorria hartzeko eta Kontxatik berriz abiatzeko helmugara, Alderdi Eder-en, udaletxean.

Ezaugarriak:

• Inskripzioa enpresa guztiei irekia dago.
• Enpresa bakoitzak nahi adina talde inskribatu ditzazke (A, B, C…).
• Enpresa bereko 4 lagunez osatu behar dira taldeak.
• Talde osoa batera iritsi behar da helmugara
• Edozein koloreko kamisetak eraman daitezke
• Talde sailkapena iriste hurrenkeraren arabera egingo da
• Kronometrajea txip bitartez izango da
• Adin mugarik ez dago

Oharra: Korrikalari bakoitzak enpresako langilea dela frogatzeko giza-baliabide departamenduko eskutiz/zihurta giri bat aurkeztu beharko du

MAILAK

Gizonezkoak (4 gizon)
Emakumezkoak (4 emakume)
Mistoa (sexu ezberdineko korrikalari bat gutxienez)

SARIAK (kategoria bakoitzeko)

. Lehenengo taldearentzat: afaria talde guztiarentzat
. Bigarren taldearentzat: Spa Zirkuitoa talde guztiarentzat
. Hirugarren taldearentzat: Kirol materiala talde guztiarentzat

DORTSALAK JASOTZEKO LEKUA

Maiatzak 7, 10etatik 13tara Kiroletxean (Anoeta Estadioko baxuetan)


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak