Enpresarean azoka ekintzailetzaz eta finantziazioaz hausnartzeko prest

Jardunaldia azaroaren 3an izango da, Orona Ideok Galarretan duen egoitza nagusian, eta besteak beste, ADEGI, SPRI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariek parte hartuko dute.
2016/10/04

 Azaroan egingo den jardunaldian, finantzazio eta ekintzailetza aukerak eta krisiari aurre egiteko formula berriak izango dituzte hizpide aurtengo solasaldietan parte-hartuko dutenek.

Besteak beste, Adegi, Spri, MONDRAGONeko BAC edota Laboral Kutxako ordezkariek esku-hartuko dute azokan. Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, hiugarren edizio honetan ere, hainbat solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru antolatuko dira, enpresa eta profesionalen arteko elkarlana sustatu eta esperientziak zein jakintzak trukatzeko.

 Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko: http://enpresarean.eus/info/ikusi/azokak/azoka-2016

Enpresarean 2016