2017-10-22T23:09:59+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Enpresako parte-hartzearen gaineko jardunaldia

2016/08/30

MIK ikerketa zentroak, Debagioeneko Mankomunitateak eta ASLEk antolatu dute jardunaldia. Datorren irailaren 16an egingo da Oñatiko Enpresagintza fakultatean.
Enpresako parte-hartzearen gaineko jardunaldia

Gipuzkoako erakunde sozio-enpresarialen kudeaketan parte-hartzea handitzeko proiektua bultzatzen dabil Debagoieneko Mankomunitatea, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako sailaren sustapenarekin eta finantzaketarekin. Amaiera fasean dago proiektua, eta orain, euren erakundeetan eraldaketa prozesuak egiten edo egite asmotan dauden arduradunei zuzendutako jardunaldia antolatu dute.

Irailaren 16an, egubakoitza, izango da jardunaldi hori, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatean, Oñatin, 09:00etatik 14:00etara.

Proiektu horretan Mankomunitatearekin lanean dabiltza MIK - Mondragon Innovation & Knowledge ikerkuntza zentroa eta ASLE. Proiektua amaiera fasean dago, eta eragileek jardunaldia antolatu dute, elkarlanean, parte-hartzearen eta lidergoaren inguruan interbentzio ibilbide batzuk sortzeko eta enpresetan egindako lanen balorazioak aurkezteko.

Honako hau da egitaraua:
‐         Jardunaldiaren aurkezpena. 
‐         Kontzeptu-markoa
‐         Proiektuaren balorazioa
‐         Atsedenaldia / kafea.
‐         Sormen-bateratu edo ko-kreazio dinamikak
‐         Jardunaldiaren itxiera

Parte-hartzea doakoa da, eta informazio gehiago eska daiteke 943 79 30 90 telefonoan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak