Enpresagintzak eta Erkidek enpresa kooperatiboen kudeaketan ikastaro aurreratua antolatu dute

Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileak trebatzea Enpresa Kooperatiben kudeaketaren kontzeptu, teknika eta tresnen garapenean. Ikastaroak kooperatibismoaren garrantzia islatzen du, aberastasun eta lana sortzeko iturri gisa. Enpresaren alderdiak aztertu eta ebaluatu ahal izateko gaitasunak eskuratuko ditu partaideak, estrategia, finantza-ekonomia eta marketing ikuspuntutik, Enpresa Kooperatiboen garapen hoberako.
Card image cap
2013/02/19

Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak eta ERKIDEk – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak, Enpresa Kooperatiboen kudeaketan Ikastaro Aurreratuaren V. edizioa antolatu dute.

Kooperatibetan kudeatze ardurak dituztenentzat zuzenduta egongo da ikastaro aurreratua eta metodologia oinarrituko da ikuspegi integratzailean, diziplina anitzekoan eta globalean.

Horretarako ezagupen-transmisio, ikaskuntza eta garapeneko metodologia garatzen du, praktika eta teoria uztartzen dituena, eta hor sartuta daude eskola-saioak, kasuen eztabaidak, baita banaka nahiz taldeka egiteko lanak ere.

Agiria

Ikastaro guztietan %80ko parte-hartzea edo hortik gorakoa izan behar du Mondragon Unibertsitateko Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua egin izana egiaztatzen duen diploma jaso ahal izateko. Izena emateko epea oraingo astean amaituko da eta interesatuek informazio guztia jaso ahal izango dute Mondragon Unibertsitatearen webgunean.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza