2017-12-12T16:42:33+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzearen inguruko jardunaldia urtarrilaren 12an

2016/12/29

MONDRAGONeko BACek, LKS International - Mondragon Global Services erakundeak eta ATEGIk, Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzearen inguruko jardunaldia antolatu dute.

Orain arte burututako nazioarteko garapenaren ondorio, MONDRAGONeko enpresek beren nazioarteko zabaltzearen optimizazioari aurre egin behar diote, mundu-mailako lehiakortasunerako abantailak gauzatzeko asmoz.

Testuinguru horretan, “Enpresa-lehiakortasuna ziurtatzeko nazioarteko presentzia optimizatzea”-ren inguruko jardunaldiaren helburua da globalizazioaren estrategiaren garapenean enpresek aurre egin behar dieten erronken inguruan eta estrategia hori arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren antolaketarako eta kudeaketarako ahalmenen inguruan hausnartzea.

Horrela, jardunaldiaren programak ondorengo edukiak izango ditu:

  • Jardunaldiaren irekiera.
  • Hitzaldia “Nazioarteko bulkada: munduan egotea nahikoa al da? Lehiakortasuna optimizatzen” izenburupean, LKS International – MONDRAGON Global Services-en eskutik.
  • Globalizatutako enpresen aurkezpenak:
  • BATZ, Koop.Elkarteko. Bingen Aranzabal (Zuzendari nagusia).
  • COPRECI, Koop Elkarteko Iñigo Albizuri (Negozio zuzendaria).
  • Hitzaldia “Erosketen garrantzia enpresa glokaletan” izenburupean, Jokin Laspiur, ATEGI-ko International Sourcing zuzendariaren eskutik.
  • Jardunaldiaren amaiera.

Jardunaldia 2017ko urtarrilaren 12an izango da, 14:30an hasita, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.

Jardunaldian parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa da, 943082215 telefono zenbakira deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak