Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroak Danobatgroup bisitatu du

Bisitaren xedea izan da Danobatgroupen instalazioak eta bere garapen planak lehen eskutik ezagutzea.
Card image cap
Ministroak IK4-Ideko zentroaren instalazioak ere bisitatu ditu.
2017/06/06

Alvaro Nadal Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroa Danobatgroupek Elgoibarren (Gipuzkoa) dituen instalazioak bisitatzera etorri zen atzo, ekainak 5. Ministroari MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinek egin zion harrera, kooperatiba taldeko hainbat lehendakariordek osatutako ordezkaritza korporatibo batekin batera.

Ministro Nadal en Danobatgroup

Bisitaren xedea izan da Danobatgroupen instalazioak eta bere garapen planak lehen eskutik ezagutzea. Halaber, topaketan zehar lan bilera bat egin zen, MONDRAGON Korporazioaren etorkizuneko erronkak partekatzeko, eta, zehazki, bere ministerioaren negoziatuei lotutako gaiak aztertu zituzten.

Ministro Nadal en Danobatgroup

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa