2017-10-19T22:07:03+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eneko Sagardoy: “Youtuben futbolari turkiarren prentsaurrekoak ikusita eman nion doinua Goenkalen interpretatzen dudan pertsonaiari”

2013/02/26

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea bada ere, Eneko Sagardoy 19 urteko gazte durangarra gurean protagonista bilakatzeko arrazoiak beste batzuk dira. Izan ere, ETBko Goenkale telesailean aktore lanetan dihardu, Euskal Bobinak sarietan aktore onenaren sari berezia jaso berri du eta etorkizunera begira ez zaizkio proiektuak falta. Urtarrila-otsaileko TU lankide aldizkarian, Pertsonaia atalean, elkarrizketa egin diogu.
Eneko Sagardoy: “Youtuben futbolari turkiarren prentsaurrekoak ikusita eman nion doinua Goenkalen interpretatzen dudan pertsonaiari”

Eneko Sagardoy, MUko Aretxabaletako Campusean.

TU lankide aldizkarian argitaratuko dugu bere osotasunean Eneko Sagardoy durangarrari eginiko elkarrizketa. Aurrerapen gisa, jarraian, Enekori eginiko elkarrizketaren zenbait pasarte.

MU eta kooperatibak ezagutzen zenituen?
Nire osaba MUko irakasle izan zen, eta kooperatibagintza ezagutzen nuen. Ikasketak Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletan egin nituen, kooperatiba izaera dutenak, eta beraz, niretzat eredu hau ez da berria.

Ikus-entzunezkoen komunikazioaz gain aktore lanak ere egiten dituzu, ezta?
Bai, Goenkalen ari naiz, eta oso gustura nago. Interpretazio arloan bi ikastaro egin izan ditut, bat Mikel Rueda zuzendariarekin eta bestea Ramon Barearekin. Gainera, badira lau urte Durangoko Karrika Antzerki taldean ari naizela. Laster Arrasateko Gaztetxera gatoz "Lurra Astinduz"-ekin.

Goenkalen Turkiatik etorritako gizaseme bat interpretatzen duzu.
Fisikoak laguntzen dit. Aukeraketara euskaldun bat interpretatzeko asmoarekin joan nintzen, baina ETBkoek froga egin eta egun batzuetara deitu zidaten turkiar bat karakterizatu behar nuela esanez eta, horrela egin nuen.

Elkarrizketa bere osotasunean, TU lankide aldizkaiaren urtarrila-otsaileko zenbakian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak