2017-12-12T11:09:31+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eneko Izquierdok jaso du Urteko Asmatzaile saria

2017/04/27

Galbahe 2017 jaso ondoren, azpimarratu du Ulma Packaging-eko kolektibo guztiari eskainitako saria dela.
Eneko Izquierdok jaso du Urteko Asmatzaile saria

Atzo, apirilak 26, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, jardunaldia burutu zuen Galbaianek patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz.

Galbahe saria 2017

Felix Kerejeta, 2016ko saritua ere ekitaldian izan zen eta Eneko zoriontzeko aprobetxatu zuen. 

Halaber, azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria ere eman zitzaion. Aurten Eneko Izquierdori eman zaio eta  Ulma Packaging-en izenean jaso zuen.

Ismael Igartua, Galbaianeko zuzendari orokorrak eman zion saria eta aipatu zuen "Eneko izan dela aurten hautatuta bi ezaugarri berezi ikusi direlako beregan: berrikuntza eta negozioaren baloreak". Eneko Izquierdok esker onez jaso zuen saria eta goraipatu zuen Ulma Packaging-en talde osoari egiten zaiola aipamena sari honen bitartez.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak