'Eman minutu bat egunero'

Fagor Taldeko bazkideek bat egin dute Mundukideren 'Eman minutu bat egunero' kanpainarekin. Ekainean eta uztailean Fagor Taldeko kooperatibetan gauzatu da kanpaina eta datozen egunetan beste zenbait kooperatibetara ere eramango dute.
2017/07/19

Mundukidek kanpaina berria jarri du abian, erakundearen helburu solidarioak hedatzen jarraitzeko asmoz. Oraingoan minutuak eskatzen dizkiete herritarrei, hala, guztiok minutu bat eskainiz gero, pertsona askok bizitza duinagoa izango baitute. Mundukideren helburua da hegoaldeko herrialdeetan lan aukerak sortzen jarraitzea.

Gizarteratzea da asmoa eta bide horretan Fagor Taldeko kooperatibek eta kooperatibistek bat egin dute kanpainarekin. Eta horren lekuko dira Ainara Zabala, Ainhoa Aranburu, Aitziber Santamaria, Andoni Uribetxeberria, Imanol Aizpurua, Natxo de Vicente, Oier Sarasua, Osane Ibabe eta Peio Zabaleta. Edo beste era bateko zerrenda solidarioak ere balio du: Fagor Industrial, Fagor Automation, Mondragon Assembly, Fagor Ederlan, Copreci, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Galbaian eta Fagor Elektronika. 

Ekainean eta uztailean

Fagor Taldean bi hilabetez burutu da kanpaina, ekainean eta uztailean, eta dagoeneko eman diote amaiera. "Minutu bat jarrera aldatzen hasteko lehen pausua izan daiteke" dio Imanol Aizpuruak, Fagor Ederlanekoak, eta hori izan daiteke abiapuntua. "Gizarteak oro har eta pertsonek minutu bat behar dugu ezberdin pentsatzen hasteko" uste du Natxo de Vicentek, Copreciko lan-bazkideak, eta hori ere ez da erronka makala. 

Kanpainaren gaineko informazio gehiago nahi izanez gero www.minutubategunero.org webgunean edo eta minutubategunero@mundukide.org helbidean. 

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Automozio osagaiak

Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala