2017-08-24T08:56:05+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Elsa Punset Lea Artibai ikastetxean izan zen

2013/01/22

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 18an ospatu zen “Ilusio Ponpak” izeneko jardunaldia. Bertan hartu zuten parte: Isabel Mendiguren, ikastetxeko zuzendariak; Amaia Guijarro, HETELeko gerenteak; Olga de Miguel, Orbeako pertsonen arloko zuzendariak; Jose Angel Anta kriminologoak; eta Elsa Punset, filosofian lizentziaduna, kazetaritzan masterra duena, RNE eta telebistako kolaboratzailea eta “Brújula para navegantes emocionales” liburuaren egilea.

Ekitaldia goizean zehar burutu zen, Esperantza eraikinaren areto nagusian. Urtero ikastetxeak antolatzen duen jardunaldia da, eta bertan elkartzen dira inguruko enpresa, formazio zentroak eta eragileak. Helburua etorkizunerako erronketaz hitz egitea izaten da, ikuspegi baikor eta itxaropentsua nagusituz. Jardunaldi honetaz interesatu ziren Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako eragile garrantzitsuak, eta 100 pertsona baino gehiago bildu ziren bertan.

Parte hartu zuten: Isabel Mendiguren ikastetxeko zuzendariak, eta ondoren Amaia Guijarrok “lanbidean hobetzeko aukerak” azaldu zituen. Jarraian, Olga de Miguelek Orbeako antolakuntza ereduen bilakaera aztertu zuen. Gero, Jose Angel Anta kriminologoak honako gaia azaldu zuen: gezurrak eta emozioak nola antzeman.

Elsa Punset

Tartetxo baten ondoren, Elsa Punset-ek hartu zuen hitza. Eta hezkuntza, optimismoa eta motibazioa gaia aztertu zuen. Filosofia eta letretako lizentziatua da eta Oxford Unibertsitateko giza zientzien masterra du. Era berean, kazetaritza masterra du Madrileko unibertsitate autonomoa eta mastera bigarren hezkuntzan UCJCren eskutik.

Irratian RNE-ean eta telebistan El Hormiguero programan kolaboratzen du. Gainera bere liburuek, “Brújula para navegantes emocionales” eta “Inonencia radical” idazle arrakastatsu bat bezala ziurtatzen dute.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak