2017-10-17T11:32:03+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da

2013/01/11

Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da, ikuspegi baikor batekin, prestakuntza berritzailea eta enpresen eta ikastetxeen elkarlana sustatzeko helburuarekin. Urtarrilaren 18an egingo da jardunaldia, goizeko 9:30tik 13:00etara, Markina-Xemeinen dagoen Esperantza eraikinean.
Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da

Elsa Punset-ek hezkuntza, optimismoa eta motibazioari buruzko hitzaldia eskeiniko du.

Markina-Xemeinen dagoen Lea Artibai Ikastetxeko Goi Mailako hezkuntza zentroak, “Ilusio Ponpak” izenarekin bataiatutako jardunaldia antolatu du. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, urtarrilak 18, goizeko 9:30ean hasi eta 13:00ak bitartean, Esperantza eraikinean. Bertan kasu praktikoak eta proiektu berriak aurkeztuko dituzte profesional ezberdinek. Krisiari aurre egiteko ezinbestekotzat ikusten da ikuspegi baikorra, prestakuntza berritzailea eta enpresen, erakundeen eta ikastetxeen arteko lankidetza.

Jardunaldiari Isabel Mendiguren, Lea Artibai Ikastetxeko zuzendari nagusiak emango dio hasiera. Ondoren Amaia Guijarrok, HETE erakundeko (Lanbideko Ikastetxeen Elkartea) gerenteak lanbidean hobetzeko aukerak aurkeztuko ditu. Langile eta langabeen lehiakortasuna suspertzeko lanerako prestakuntza bultzatzeko kanpainaren barruan. Jarraian Olga De Miguel, Orbea. Koop. Elkarteko Giza Baliabidetako arduradunak, antolakuntza ereduen bilakaera azalduko du, bizikleta munduko ekipamenduetan espezializatutako bere enpresaren funtzionamenduan oinarrituta. Juan Angel Anta Kriminologoak gaur egun elkarrizketak egiteko orduan, hautagaiaren keinu eta emozioak interpretatzen ikasteko jarraibide batzuk emango ditu. Eta jardunaldiari amaiera emateko, Elsa Punsetek hezkuntzaren, baikortasunaren eta motibazioaren inguruan arituko da.

Elsa Punset eta Lea Artibai Ikastetxea

Elsa Punset Filosofia eta Letretako Lizentziatua da eta Oxford Unibertsitateko Giza Zientzietan Masterra du. Era berean, Kazetaritza Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta UCJCren eskutik beste Master bat Lehen Hezkuntzan. Irratian RNEn, eta telebistan El Hormigero programan eta Redes TVE2-ko saioan aritzen da.

Hitzaldiez gain, gizarte ikaskuntza eta emozionaleko laborategiko zuzendaria da, non adimen emozionala erabiltzen den haur eta helduen erabakiak hartzerako orduan eta ikasten laguntzeko prozesuetan.  “Brújula para navegantes emocionales” (2008) eta “Inocecia radical” (2009) liburuak ere idatzi ditu. Maiatzean (2012) “Una mochila para el universo” argitaratu zuen eta ez-fikziozko zerrendetan lehena da eta Best-Seller zerrendetan kokatu da. Azaroan (2012) “El León Jardinero” fabula kaleratu zuen.

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak