2017-12-15T18:36:24+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Elkartasunak eta kirolak bigarrenez egin dute bat Urkulun

2016/07/05

Igandean, uztailak 3, ospatu zen kooperatiben arteko lasterketaren bigarren edizioa. Aurtengoan 20 hirukotek hartu du parte.
Elkartasunak eta kirolak bigarrenez egin dute bat Urkulun

20 talde elkartu ziren igandean, Urkulun, Batu taupadara! kanpainaren barruan Mundukidek bigarrenez egin duen kooperatiben arteko lasterketa solidarioan. Iaz baino kirolari gutxiago izan da, baina beste behin giro ezin hobea.

Halaxe 20 hirukote elkartu dira kooperatiben arteko lasterketan, besteak beste: Ulma, Copreci, Ederlan, Zenbaki, Athlon eta Eguzkigraf kooperatibetako kideak.

mundukide lasterketa1

Ordu erdian egin dute zazpi kilometroko ibilbidea lehenengo lasterkariek, Markinako Lea-Artibai ikastetxeko irakasleek. Iaz ere eurak izan ziren txapeldunak, eta aurten ere gustura etorri direla aitortu dute. Haren atzetik geratu da Ulmako taldeetako bat (hiru talde osatu dituzte) eta hirugarrena izan da Ederlanekoa.

Talde mistoen artean, ostera, Emunek irabazi du, eta emakumezkoen artean, Copreciko hirukoteak.

mundukide lasterketa2

Antolatzaileek pozik giro bikaina izan delako Urkulu inguruan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak