2017-10-18T11:12:55+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Elikadurak minbiziari aurrea hartzeko duen garrantziaren inguruan hitzaldia antolatu du Ausolanek otsailaren 4an

2013/01/31

Minbiziaren Nazioarteko egunean, otsailaren 4an, hitzaldia antolatu du Ausolanek Zumarragako Zelai-Aristi kultur gunean. Hitzaldia elikaduraren gainekoa izango da, eta batez ere elikadurak minbiziaren prebentzioan duen garrantziaz.
Elikadurak minbiziari aurrea hartzeko duen garrantziaren inguruan hitzaldia antolatu du Ausolanek otsailaren 4an

Ausolanek eta Mendaroko, Zumarragako eta Bidasoako ospitaleek antolatu dute hitzaldia, Minbiziaren kontrako elkartearekin batera. Besteak beste, Ausolaneko dietista eta sukaldari Asier Gama, Osakidetzako Elizabeth Blarduni pediatra eta Minbiziaren kontrako elkarteko Maider Sierrak eskainiko dute hitzaldia.

Elikadura oso garrantzitsua da minbiziari aurrea hartzeko eta ohitura onak sustatu behar dira arlo horretan. Era berean, hitzaldiak balioko du elikaduraren eta minbiziaren gaineko mito faltsuak mahaiaren gainean jartzeko.

Hitzaldia 17:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Sarrera librea izango da eta deialdia publikoa.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak