2017-10-19T14:34:09+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Electra Vitoriak Lazarraga saria jaso du

2014/12/15

Barne-harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea izan da 2014an Electra Vitoria. Bai Euskarari elkarteak eta Arabako Foru Aldundiko Euskara departamentuak sustatzen dituzte Lazarraga sariak bi urtean behin, eta aurten Electra Vitoriarekin batera: Besa Upategia, Oreka IT enpresa, EGA Master enpresako zuzendari nagusi Aner Garmendia eta Agirre Lekue farmazia saritu dituzte.

Electra Vitoria Kooperatiba Gasteizko Jundiz poligonoan dago kokatuta eta MONDRAGON Korporazioko kide da. Duela zortzi urte lehen Euskara Plana indarrean jarri zuen, eta harrezkero nabarmen hazi da euskararen presentzia eta erabilera enpresaren instalazioetan: errotulazioan ez ezik igogailuen ahots-sintetizadoreetan ere euskara presente dago.

Lazarraga sariak Mikel Izagirre

Iciar Lamarain (Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirola diputatua), Mikel Izagirre (Electra Vitoria) eta Rober Gutiérrez (Bai Euskarari elkartea).

Era berean, eta kanpora begira, ahots sintetizadore elebiduna instalatzen da igogailu berri guztietan, Electra Vitoriaren euskararen aldeko apustua bere bezeroengana ere helaraziz. Euskara normalizatzeko pausoak ematea posible dela erakusten du Gasteizko kooperatibak eta horrexegatik guztiagatik Lazarraga sarien epai-mahaiak errekonozitu nahi izan dio. "Erreferente garbia da, euskararen alde urratsak txikiak izanagatik emaitza onak dituelako" adierazi zuen, besteak beste, Bai Euskarari elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek sari banaketa ekitaldian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak