2017-08-24T12:41:39+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroaren bisita

2014/09/30

“Egosketa eraginkorra” programaren barruan kokatzen da bisita hau, izan ere Ekuadorreko gobernuak gas bidezko 3,5 milioi sukalde ordeztu nahi ditu indukzio plaken bitartez. MONDRAGONeko zentro korporatiboa, IK4-Ikerlan, Copreci eta Fagor Elektronika bisitatu zituen.
Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroaren bisita

Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroa den Ramiro Gonzalez Arrasatera hurbildu zen atzo, irailak 29, MONDRAGONeko zentro korporatiboa, IK4-Ikerlan, Copreci eta Fagor Elektronica bisitatzera. Bisitaren arrazoia herrialdearen matrize energetikoa aldatzeko plan anbiziotsu baten testuinguruankokatzen da, petroliotik eratorritako gas likidotuaren inportazioa murrizteko eta zentral hidroelektriko berrietatik datorren energia elektrikoaren soberakina aprobetxatzeko.

Aldaketa horren zutabe nagusietakoa “Egosketa eraginkorra” izeneko proiektua da, izan ere, horren bitartez gas bidezko 3,5 milioi sukalde inguru ordeztu nahi dira indukzio plaka elektrikoekin.

Coprecik indukzio generadorearen hornitzaile moduan ari da proiektuan parte hartzen, Ekuadorreko Industria Ministerioarekin eta bertako lerro zuriko fabrikatzaileekin batera (Mabe, Induglob, Fibroacero, DME, Ferromedica...).Zehazki, atxabaltar kooperatibak produktuaren plataforma berezi bat garatu du ekuadortar merkatuaren beharretarako.Planaren ezarpen progresiboak hazkunde nabarmena eragingo du Aretxabaletako lantegiaren negozio zifran datozen urteetan, eta, ondorioz, lanpostu berrien sorrera.Halaber, proiektua aukera ezin hobea da Fagor Elektronikarentzat eta Eika kooperatibentzat, Copreciren osagaien hornitzaileak diren heinean.

Ramiro Gonzalez ministroa, bisitan zehar MONDRAGONeko lehendakariorde Josemi Arregi eta Copreciko zuzendari nagusi Javi Oleaga ondoan izan zituelarik, atseginez eta harrituta geratu zen, eta MONDRAGON Osagaiak Ekuadorreko sektoreko industrien “bazkide estrategiko bihurtzeko” ideia nabarmendu zuen, zeinak “2018rako 3 milioi indukzio sukalde baino gehiago ekoizteko merkatu potentziala” duen.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Jose Ignacio Mujika, Copreciko Elektronikako zuzendaria; Javi Oleaga, Copreciko zuzendari nagusia; Ramiro Gonzalez, Ekuadorreko Industria eta Lehiakortasun ministroa; Josemi Arregi, MONDRAGONeko lehendakariordea; Marisol Larrea, Ekuadorreko gobernuaren aholkularia; eta Danel Ayastuy, Copreci Hego Amerikako zuzendaria.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak