2017-08-20T15:35:32+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ekonomia soziala aztergai Oñatiko Soziologia Institutuak antolatutako nazioarteko kongresuan

2011/08/16

MONDRAGON Korporazioak espazio berezia izan zuen nazioarteko kongresuan; izan ere, Mikel Lezamizek esperientzia kooperatiboaren gaineko hitzaldia eskaini zuen lehenengo eguneko saioan. Arrasateko kooperatiben ibilbide historikoa eta egungo egoera nabarmendu zituen.

Oñatiko Lege Soziologia Institutuak antolatutako kongresuan ekonomia soziala, erantzukizun korporatiboa, jabetza pribatua eta partenariadoa, lan eskubideak eta kooperatiben errealitatea izan ziren aztergai. Horretarako mahai-inguruak eta hitzaldiak egin ziren.

Mundu osotik bertaratu ziren Oñatira aditu eta entzuleak; besteak beste; Errusia, Brasil, Norvegia, Portugal, Uruguai, Argentina, Txile, Mexiko edo Estatu Batuetatik. Hizlari eta entzuleen artean 120 lagun inguruk esku hartu zuten kongresuan. Aurtengo edizioan aurkeztutako 87 ponentziek gizarte ekonomia izan zuten ardatz eta bereziki pertsonei lehentasuna ematen dieten jarduera ekonomikoak eta antolaketa zein erakundeak aztertu zituzten.

Alternatibak bilatzea

Krisi garaian behar-beharrezkoa da hausnartzea eta orain arteko negozio-bideen aurrean alternatibak bilatzea, ideia eta berrikuntza sakonak landuz. Badaude urte luzez dirauten esperientziak, krisi garaiei ere aurre egin diotenak, lana mantenduz eta bizitzeko baldintzak hobetuz.

Adituen esanetan MONDRAGON Korporazioa da adibiderik esanguratsuena. "Ondo asmatu du globalizazioaren aurrean birmoldatzen baina, era berean, erronka berriak ditu aurrez aurre eta etengabe ari dira bide berriak urratzen eta ekintzailetasuna sustatzen, besteak beste herririk txiroenetako bilakaera ekonomikoa bultzatu asmoz", adierazi zuen Insitutuko zuzendari, Sol Picciotok.

EHUren Udako Ikastaroen barne

Antolakuntzan Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak esku hartu dute, hain justu ere, 2006 urtetik hona EHUko Udako Ikastaroen barruan eskaintzen da Kongresua eta, bertan parte hartzeak 30 orduko balio akademikoa du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak