2017-08-18T16:32:14+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ekoizpen eransgarriari buruzko ikuspegiak aztertuko dituzte Mankomunitateak eta BACek

2016/05/02

MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak hitzaldi hau antolatu dute: Ekoizpen eransgarriari buruzko ikuspegiak.

Maiatzaren 19an izango da hitzaldia LKSk Arrasaten duen egoitzan. Ekoizpen Eransgarria (additive manufacturing) teknika berri bat da eta beronen bitartez modu kontrolatuan, geruzaz geruza, beharra dagoen gunetan materiala ezartzen da aldez aurretik CAD aplikazioen bitartez garatutako tankera edo geometria lortu artean.

Hitzaldian honako hizlariek hartuko dute parte:

  • Alberto Echeverria, IK4 LORTEKeko zuzendari teknikoa.  IK4-LORTEK zentro teknologiko pribatua da eta IK4 aliantzako kide. Lotura prozesu, material zein teknologietan aditua da eta duen jakituria guztia industriara helarazten du, betiere lehiakorra izatea helburua izanik.
  • Jon Ander Goyenechea, MIZAR ADDITIVEeko Salmenta zuzendaria dena. Enpresa Arabatar honek ekoizpen eransgarriariren bitartez osagaiak egiten ditu.

 

Aipatu bezala, hitzaldia maiatzaren 19ean, osteguna, izango da. 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Aitor Orobengoarekin: aorobengoa@iseamcc.net


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak