2017-12-11T06:51:03+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eko3r-k eta KUTXAk hitzarmena sinatu dute Gipuzkoa osora hedatzeko

2011/02/17

Debagoienean 21 makina jarri berri ditu Eko3r kooperatibak olioa batzeko eta birziklatzeko, eta Katalunian ere aurreneko makinak jarri ditu, Bartzelona inguruetan.

Azken hilabeteak garrantzitsuak izan dira Eko3r kooperatibarentzat. Hitzarmen garrantzitsua sinatu du KUTXArekin Gipuzkoa osora hedatzeko, era berean Debagoieneko herri guztietan jarri dituzte olioa batzeko makinak, guztira 21, eta Kataluniara hedatu dira, Bartzelonako Lledira herrian aurreneko hiru makinak ezarriz. Eko3r kooperatibako gerente den Alberto Garateren esanetan, "mugarri garrantzitsua da KUTXArekin hitzarmena sinatzea, izan ere, Gipuzkoa osora gure makinak zabaltzea ahalbidetuko digu".

Debagoienean hedapen arrakastatsua

Olioa batzeko makina berdeak dagoeneko Debagoieneko herrietako hiri-altzarien elementu bat gehiago bilakatu dira. Era berean, Eko3r kooperatibaren ontziak etxez etxe banatu dira, guztira 16.500 bote Aretxabaletan, Elgetan, Eskoriatzan, Oñatin, Bergaran eta Antzuolan, guztiak ere Kutxaren babesletzarekin.

Ontziak berrerabilgarriak dira eta herritarrek nahi bestetan erabili ahal izango dituzte. Alberto Garateren esanetan, Debagoienean sekulako arrakastarekin ezarri ditugu dituzte makinak, "jendeak erabiltzeko ohitura hartu du hasiera-hasieratik eta dagoeneko batu ditugu litro dezente bi hiru egunetan".

Fundosa erakundearekin elkarlanean

Etorkizunean esparru geografikoa zabaltzeko asmoarekin jarraituko du Eko3r kooperatibak, eta horretarako bide berriak ireki guran dabiltza. Esparru horretan, ONCE elkarteko fundazioarekin, Fundosa erakundearekin hain justu ere, elkarlanerako lehenengo pausuak eman dituzte. Era berean, aliantzak eta akordioak sinatu nahi dituzte beste esparru eta herrialde batzuetara hedatzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak