2017-10-19T09:05:04+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ekitaldi ugari izango da maiatzean HUHEZI fakultatean

2016/05/09

Mahai-inguruak, sari banaketak, hitzaldiak, informazio saioak, ate irekiak, fakultateko jaia... ekitaldi desberdinak izango dira Aretxabaleta zein Eskoriatzan.
Ekitaldi ugari izango da maiatzean HUHEZI fakultatean

Ostegunean, maiatzak 12, Euspoten sari banaketa egingo da.

Maiatzean zehar, ekitaldi interesgarri ugari antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: mahai-inguruak, sari banaketak, hitzaldiak, informazio saioak eta ate irekiak, fakultateko jaia... Hona hemen ekitaldi horien zehaztasunak:

  • Maiatzak 12. Euspot euskarazko spot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Aretxabaletako Arkupe aretoan, 19:00etan.
  • Maiatzak 12. Mahai-ingurua: ikastetxearen antolaketa eta familiaren parte-hartzea. Eskoriatzako campusean, 10:45tan. Mahai-inguruan herri desberdinetako gurasoak jardungo dira hurrengo bi galderen bueltan: guraso moduan, zer eskatzen diozu eskolari? Zer nolako erantzuna jasotzen dute eskolatik?.
  • Maiatzak 13. Berrikuntza 3. jardunaldia. Hezkuntza testuinguru eraldatzaileak: bizipenak eta erronkak. Eskoriatzako campusean, 09:00etan.
  • Maiatzak 14. Graduko ate irekiak. Graduko eskaintza azaltzeko, ate irekiak egingo dira Eskoriatzako (hezkuntza) eta Aretxabaletako (komunikazioa) campusetan. 11:00etan. Hurrengo graduei buruzko informazioa emango da:
  • Maiatzak 17 eta 18. Hezkuntza eta artea binomioari buruzko mintegia.Fakultateko Hezkuntza Artistiko Transdiziplinarra lantaldeak (HAT) gonbidatu ditu Fernando Hernández katedraduna eta Juana Sancho hezkuntzako aditua. Bi eguneko mintegian, aztertuko dituzte hezkuntzaren egungo egoera eta erronkak. Gainera, maiatzaren 17an, 17:00etan, Areto nagusian hitzaldia eskainiko dute artea eta hezkuntza binomioa jorratzeko asmoarekin.
  • Maiatzak 18. Literatur Topaketak. Zergatik irakurri klasikoak? Eskoriatzako Zaldibar aretoan, 09:00etan.
  • Maiatzak 20. Txomin Txapel, fakultateko jaia. Ikasleek antolatuta, egun osoan zehar, ekitaldi ugari Eskoriatzako campusean.
  • Maiatzak 21. Gradu erdi-presentzialen informazio saioak. Aretxabaletako campusean, 11:00etan. Modalitate-erdi presentzialean eskaintzen diren hurrengo ikastaroei buruzko informazioa emango da:

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak