Eikaren esperientzia eredugarria Europan

Donostia 2016 egitasmoaren barruan, hizkuntza gutxituak biziberritzeko Europan izan diren praktika eredugarriak aurkeztuko dira gaur eta bihar Hernaniko ORONA Ideo eraikinean.
Card image cap
2016/06/23

Bi egunotan Europako hainbat herrialdetatik etorritako ordezkariak izango dira, bakoitza bere esperientzia azaltzen: Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Asturias, Aragoi, Eskozia, Irlanda, Alsazia, Bretainia, Italia (Alpeak), Estonia, Bretainia, Portugal, Holanda, Finlandia, Poloniako kaxubiarrak,…

Eika kooperatibaren esperientzia horien artean izango da, lan munduan euskara biziberritzeko esperientzia eredugarri moduan aukeratua izan baita, eta Hitzargiak proiektuan aurkeztuko da, Europako gainerako esperientziekin batera. Hizlari Ainhoa Irureta arituko da, Eika Koop.E.ko industria zuzendaria.

Egitaraua honako hau izango da.

Egosketa elektrikorako irtenbideak