Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Eikaren esperientzia eredugarria Europan
Donostia 2016 egitasmoaren barruan, hizkuntza gutxituak biziberritzeko Europan izan diren praktika eredugarriak aurkeztuko dira gaur eta bihar Hernaniko ORONA Ideo eraikinean.
Bi egunotan Europako hainbat herrialdetatik etorritako ordezkariak izango dira, bakoitza bere esperientzia azaltzen: Euskal Herria, Galizia, Katalunia, Asturias, Aragoi, Eskozia, Irlanda, Alsazia, Bretainia, Italia (Alpeak), Estonia, Bretainia, Portugal, Holanda, Finlandia, Poloniako kaxubiarrak,…
Eika kooperatibaren esperientzia horien artean izango da, lan munduan euskara biziberritzeko esperientzia eredugarri moduan aukeratua izan baita, eta Hitzargiak proiektuan aurkeztuko da, Europako gainerako esperientziekin batera. Hizlari Ainhoa Irureta arituko da, Eika Koop.E.ko industria zuzendaria.
Egitaraua honako hau izango da.