EIBk 25 milioiko mailegu batekin babestu du MAIERen berrikuntza estrategia eta hedapen proiektua

EIB-Europako Inbertsio Bankuak 25 milioi euroko finantzaketa emango dio Maier kooperatibari. Egun, Europan liderra da autogintzaren sektorerako osagai apaingarrien diseinuan eta fabrikazioan.
Card image cap
A. González, Maier Group Finantza zuzendaria; M. Arnold, Espainiako Gai Korporatiboetarako zuzendaria; M. Ugalde, Maier Group zuzendari nagusia; R. Escolano, EIBko lehendakariordea; J. Madariaga, Maierreko lehendakaria; F. Torija, Banku eta Gai K. zuz.
2017/06/26

EIBko lehendakariorde Roman Escolanok eta Maierreko zuzendari nagusi Martin Ugaldek Ajangizen (Bizkaia) sinatu dute 25 milioi euroko mailegua, Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsaren babesarekin (IEEF, EFSI ingelesezko sigletan). IEEF Europarako Inbertsio Plana-ren zutabe nagusia da, eta "Juncker Plan” izenarekin da ezaguna.

EIBk emandako finantzaketarekin, Maierrek I+G+Bko beharrezko inbertsioak egin ahal izango ditu Gernikan duen berrikuntza zentroan, eta teknologia berriak ezarri ahal izango ditu, pieza teknikoen beharrak asetzera zuzendutako osagaiak garatu ahal izateko, fabrikatutako ibilgailuen hainbat funtziotarako; halaber, testura eta kolore berriekin apainduko ditu osagaiak, ekoizpen prozesu iraunkorragoetan eta ingurumena gehiago errespetatzen duten prozesuetan oinarrituta. Osagai berri horien diseinuaren eta ekoizpenaren berrikuntzak, gainera, lagundu egingo du ibilgailuen pisua eta erregai kontsumoa murrizten.

Lehiakortasuna hobetzea

EIBk finantzatutako proiektuaren beste helburuetako bat da enpresaren lehiakortasuna bultzatzea, Espainian, Italian eta Txekiar Errepublikan duen ahalmen produktiboaren hazkundean oinarrituta, Premium segmentuko bezero berriei erantzun ahal izateko. Alde berean, Maier nazioartekotzeko plan bat inplementatzen ari da, Europa Ekialde, Txina, India eta Mexikoko merkatuetan presentzia areagotzeko. Finantzaketa baldintza onuragarrietan lortuta, bai interes tasei dagokienez bai amortizazio epeei dagokienez, gaur izenpetu den maileguak aukera emango dio Maierri beharrezko inbertsioak azeleratzeko, beren sektorean dauden negozio aukera berriez baliatu ahal izan dadin.

Zehazki, kalkulatzen da Maierren inbertsio plan berriek 250 lanpostu berri sortzea ahalbidetuko dutela, inplementazio fasean zehar, ikerketara eta garapenera zuzenduta.

Espainia eta Portugalen Midcap-etarako Maileguen Programaren esparruan garatzen den lehen operazioa da; programa hori EIBk finantzatzen du, eta kapitalizazio ertaineko enpresetara zuzenduta dago bereziki (3.000 enplegaturainoko enpresak). Europarako Inbertsio Planari esker, finantzaketa lerro horrek egituragatik edo izaeragatik profil arriskutsuagoa dute proiektuetan inbertitzea ahalbidetzen du, ekonomiaren eta enpleguaren hazkundea handitzen laguntzen du. 

«Maileguak EIBk inbertsio handiak behar dituzten enpresen etorkizunarekin duen konpromiso irmoa erakusten du, oso sektore lehiakorretan berritzen jarraitu ahal izateko, eta joera horrek, oro har, Espainiako eta baita Europako ekonomiari ere egiten dio mesede», segurtatu du EIBko lehendakariorde Roman Escolanok, sinaduraren ekitaldian. «Baina, gainera, akordioak eragin positiboa izango du enplegua sortzeari dagokionez, EIBk finantzatutako inbertsioei esker produktu berriak eskaini ahal izango dizkiolako bezeroei, eta, ondorioz, bere lehiakortasuna segurtatu, ekoizpen prozesu efizienteagoen eta ingurumena gehiago zaintzen duten prozesuen bitartez».

Maier Taldea enpresa talde bat da, eta bere ezaugarriak dira produktuen garapen funtzionala, ibilgailuaren kanpoalderako zein barrualderako, batez ere oinarri plastikokoena, dekorazioa izanik zeregin nabarmenena (pintura, kromaketa, termograbazioa…). Egoitza Ajangizen duelarik (Bizkaia), gaur egun bederatzi lantegi produktibo ditu: Ajangiz (egoitza nagusia), Nafarroa, Vigo, Erresuma Batua, Txekia, India, Txina (2) eta Mexiko.

Gainera, MTC Zentro Teknologikoa dauka Ajangizen, berrikuntzan eta garapen teknologikoan espezializatua, eta hainbat zentro tekniko ere baditu Txinan zein Indian.

Bere produktuen artean nabarmentzen dira: aurrealdeko saretak eta aurreko zein atzeko moduluko osagaiak, atzeko aterako osagaiak eta azpimultzoak, pilareak, haizea sartzeko saretak eta barrualdeko osagaien aukera zabala.

2016an 300 milioi euro fakturatu zituen, eta horietatik %70 inguru nazioarteko salmentak izan ziren. Langile taldea guztira 2.400 pertsonak osatzen dute.

Europako Inbertsio Bankua (EIB) Europar Batasunaren epe luzerako finantzaketarako erakundea da, eta bere akziodunak estatu kideak dira. EIBk epe luzerako finantzaketa ematen du inbertsio proiektu bideragarrietarako, EBren politikaren helburuak lortzen laguntzeko.

Europarako Inbertsio Plana –“Juncker Plana” esaten zaio–, Europar Batzordearen lehentasun nagusietakoa da. Bere helburua da inbertsioak sustatzea, enplegua sortzeko eta hazkunde ekonomikoa errazteko, baliabide finantzario berriak zein orain artekoak eraginkortasunez erabiliz, inbertitzeko trabak kenduz eta inbertsio proiektuei ikusgaitasuna eta laguntza teknikoa emanez. Planaren nukleoa Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa da (IEEF). IEEFk garantiak ematen ditu, EIBk proiektu gehiago eta arrisku handiagokoak finantzatzeko duen ahalmena handitu ahal izan dezan. IEEF dagoeneko emaitza zehatzak erakusten ari da. Kalkulatzen da Europarako Inbertsio Planaren bermearen pean onartutako proiektuek eta akordioek 183.000 milioi euro baino gehiago mobilizatuko dituztela inbertsioetan, 425.000 enpresa txiki eta ertaini baino gehiagori laguntza emanez Europar Batasuneko estatu kide guztietan. Espainian, aurreikusten da “Juncker Planak” 27.000 milioi euro baino gehiago mobilizatzea ahalbidetuko duela inbertsioetan. 2016ko irailean, Juncker lehendakariak Europarako Inbertsio Plana zabaltzea proposatu zuen, bere ahalmena zein iraupena indartuz eta handituz. Horretarako, irailaren 14an, Batzordeak zabalkunde juridiko bat aurkeztu zuen, oraingo urte askoko esparru finantzarioaren indarraldia hartuz, eta, horren arabera, inbertsioetarako 500.000 milioi euro eman beharko lirateke 2020ra bitartean.

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.