Donostiako Bizkar Klinika berriaren arrakasta ospatzeko inaugurazio festa egingo du gaur ATHLONek

Athlon E. Koop.-ek Donostiako Urbieta kaleko 50 zenbakian duen klinikan egingo du inaugurazio festa gaur, 18:30tik aurrera.
Card image cap
2017/05/19

Gipuzkoako zenbait enpresatako ordezkariak gerturatuko dira, bestak beste; Donostia Sustapena, Ikusi, Fagor, BIC Gipuzkoa eta Copreciko lagunak. Gainera, kirolari ezagunak ere gerturatuko dira Urbieta kalera, hala; Mikel González, Realeko hainbat jokalarirekin eta Richard Oribe igerilaria.

Athlon-en bizkar klinika berria Donostian

Athlonek irekitzen duen bigarren klinika da Donostiakoa, Aretxabaletakoaren ondoren. Klinika berriak eskaintzen duen zerbitzua integrala da, bizkar eta zerbikalen mugikortasuna eta indarra lantzeko medical fitness gelaz gain, esku-fisioterapiarako beste bi gela dituelako, non minaren fase mingarrienak tratatzen diren.

Ekitaldi xumea

Lehenik, Athloneko presidenteak eta gerenteak, Iker Irastortzak eta Isidro Elduaienek, hartuko dute hitza, klinikak nondik sortu diren azaldu eta horien nondik norakoak azaltzeko. Jarraian, Bizkar Kliniketako zuzendaria den Asier Viterik, paziente baten testigantza jasotzen duen bideo bat aurkeztuko du. Behin hau bukatuta, gonbidatuek instalazioak ikusteko, makinak probatzeko eta lunch txiki bat dastatzeko aukera izango dute .

Klinika honekin, Euskadin bizkar eta zerbikalen zaintzean eta patologien prebentzioaren terapia aktiboan, Athlonek erreferente izatea du helburu.