Diploma banaketa ingeniaritzetako master eta doktoregoko ikasleei

Arrasateko Amaia antzokian ospatu zen pasa den ostiralean ekitaldia eta bertan 14 doktoreri, ingeniaritzako tituluan master bat egin duten 174 ikasleri eta industria-ingeniaritzako ikasle bati banatu zitzaizkien diplomak.
Card image cap
2016/05/30

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak diplomak eman dizkie 2014/2015 promozioko 189 ikasleri. Ingeniaritzako hainbat masterretako tituludunak dira, eta horietatik 52 emakumezkoak.

kitaldi akademikoa Amaia antzokian egin zen, pasa den ostiralean, maiatzaren 27an. Bertan, DANOBATGROUPeko Berrikuntzako zuzendariak hitzaldia eskaini zien bertaratuei: Industry 4.0: Aukera edo Mehatxua? izenburupean.

Diploma-banaketa berriz Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Carlos Garciak banatu zituen eta amaierako hitzaldia, Mondragon Unibertsitateko errektorea den Vicente Atxaren esku izan zen. Ekitaldiari bukaera emateko, musika-emanaldi laburra eskaini zen.

Zorionak diplomatu guztiei!

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea