Diploma banaketa Bidasoako campuseko ikasleei

Enpresagintza Fakultateak 2014-2015 ikasturteko tituluak eman dizkie Bidasoako campuseko graduko 29 ikasleri.
Card image cap
2016/05/18

Zehazki, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradudunek jaso dituzte diplomak.

Diplomak emateko ekitaldia 18:00etan izan zen, Ficoban. Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, itxi zuen ekitaldia, eta Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak, ireki zuen. Ekitaldi-akademikoan zehar, bertaratuek ‘Emprender desde la motivación y la innovación’ hitzaldia entzun ahal izan zuten, Foto Ikatz-en sortzaile eta gerente Juan Mendizabal Alvarez de Arcaya jaunaren eskutik.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza