2017-08-23T23:24:44+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Debagoiena lehen hamarren artean First Lego Leaguen

2011/12/21

Debagoienako bi talde aurkeztu dira First Lego Leaguera. Bata Ikerlan-Arizmendi eta bestea MGU-Arizmendi. Biek lehiaketan itxura ona eman dute eta lehen hamarren artean sailkatu dira. Elikadura hizpide izanik, talde lana, berrikuntza eta sorkuntza lantzea du helburu ekimenak.
Debagoiena lehen hamarren artean First Lego Leaguen

Arizmendi ikastolako ikasleak.

Lehiaketak azpi multzoak zituen: robota eraikitzea eta proiektu zientifikoa defendatzea. Robota eraiki eta honek, tablero baten pean misio ezberdinak lortu behar zituen. Proiektu zientifikoan euren lana defendatu behar zuten.

Ilusioaren sariarekin itzuli ziren

Ilusioz hartu zuten Arizmendi ikastolako ikasleek (Ikerlan-Arizmendi) Bilboko txapelketa. Arrazoi hori medio saridunak izan dira bigarren urtez parte hartu duten lehiaketan. "Talde lana eta lehiaketa gogoz hartzea epaimahaiak saritu egiten ditu eta gu elkarlanaren ispilu izan ginen; grina handiarekin egin genuen lan", azaldu digu taldekide batek.

Beñat Irazabal entrenatzaileak lehiakortasun sano baten baitan, bere taldekoak eredugarriak izan zirela azpimarratu du. "Umorez, lan gogorra egiten aritu dira. Azken unean robotari aldaketak egiten ibili ziren eta hori oso positiboa da", gaineratu du.

Neskez osatutako taldea zazpigarren postuan geratu da, MGU-Arizmendi (Almen), aldiz, zortzigarren postuan. "Lehen aldia da soilik neskek osatzen dugun taldea aurkezten dela", kontatu digute Arizmendiko ikasleek.

Ikerlanen laguntza izan zuten neskek. Hala ere, beraiek ere gogor lan egin dutela esan digute. Hasiera batean kosta egin zitzaiela aitortu digute, baina programatzen jakin ostean martxa hartu zutela gehitu dute. "Azken bi asteak ikastolan pasa ditugu. Guztia amaitu behar genuen eta aparteko orduak sartu ditugu", gaineratu dute.

Entrenatzailea Teknologia ikasgaiko irakaslea da. Bere materiako orduez gain jolas orduetan lanean aritu direla esan digu. Anekdota bat ere bizi izan dute, "ikastetxea itxi eta barruan geratu ginen. Irakasle bati deitu behar izan genion ikastola ireki ahal izateko", azaldu digute neskek.

Entrenatzailea gustura lan-taldearekin

Lan-talde bezala "finak" direla esan digu Irazabalek. Ilusioz hartu dute lehiaketa eta uneoro egin duten lana hobetzen ahalegindu dira, baita txapelketan bertan ere.

"Nik lan-taldearen domina emango nieke, goraipatzekoa izan baita egin duten lana. Asko ahalegindu dira eta beraien lanagatik ez balitz, ez lirateke jaso duten sariarekin itzuliko", aitortu digu entrenatzaileak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak