2017-08-20T23:10:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Danobatgroupek Txinako delegazioaren 25.urteurrena ospatu du

2016/07/13

Pekingo Ritz-Carlton hotelean ospatu zuen 100 lagunekin batera Txinako delegazioaren 25.urteurrena.
Danobatgroupek Txinako delegazioaren 25.urteurrena ospatu du

Ekitaldian agintariak, bezeroak, proiektu ezberdinetako partnerrak, jatorrizko etxeko zuzendariak, Txinan instalatutako Espainiako enpresetako ordezkariak, Txinako delegazioko langileak eta bertako komunikabideetako hainbat ordezkari bertaratu ziren.

Aipagarriak dira besteak beste Javier Serra jauna Espainiako Kontseilari Ekonomikoa Txinan; Manuel Galán jauna, Espainiako Merkataritza Ganbarako Zuzendari Nagusia, gaur egungo DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia eta Mondragon Korporazioko lehendakari izendatuko duten Iñigo Ucin jauna; eta Pello Rodriguez jauna, gaur egungo DANOBAT kooperatibako zuzendari gerente eta DANOBATGROUPeko zuzendari Nagusi kargua hartuko duena Iñigo Ucinen ordez.

Txinako merkatuan agenteen bidez hainbat urtez aritu ondoren lanean, 1991ean DANOBATGROUPek Txinako ordezkaritzarako bulegoa zabaldu zuen. Momentu hartan 3 laguneko egiturarekin hasi ziren lanean (komertzial lanetarako 1, teknikari 1 eta idazkari 1). Ordutik hona egitura hazi egin da eta gaur egun 30 langile dira salmenta eta salmenta ostekoez arduratzen direnak. Txinako bezeroen fabriketan instalatutako makinak 600 inguru dira eta urteko eskaera kopurua 30M eurotik gorakoa da, Txinako merkatua DANOBATGROUPen Top-3an kokatuz Alemania eta AEBrekin batera.

Txinan oso ohikoa ez den arren DANOBATGROUPek bere lantaldeari eusten jakin du. Gaur egungo langileen gehiengoak 8 eta 16 urte artean daramatza lanean enpresan, eta ondorioz ezagutza handia dute eta horren onuradun dira bezero txinatarrak. Zalantzarik gabe, bertan zuzenean izandako esperientziak Taldeko bi markak –DANOBAT eta SORALUCE- Txinako merkatuan erreferente izaten lagundu du.

danobatgroup-celebrates-the-25th-anniversary-of-its-delegation-in-china

25 urte hauetan DANOBATGROUP Asian enpresak izan duen historiako mugarrien protagonista izan da, eta kasu batzuetan Espainiako makina erreminta sektoreko beste enpresa batzuek Txinan sarbidea izateko lagungarri zan da. Aipagarriak dira besteak beste DANOBATGROUPek izan zuen lidergoa Tianjinen orain 15 urte sortutako Makina Erreminta Institutu Hispano-Txinatarrean eta gaur egun sektoreko enpresa espainiarrentzako sarbiderako plataforma bilakatu izana. Oraintsuago, DANOBATGROUPek produkziorako bere lehenengo lokalizazioa egin zuen –Beijing Danobat CNR Railway Machinery Equipment Co. Ltd Join-Venturea sortuz Txinako trenen mantentze lanetara zuzendutako ekipoak fabrikatzeko.

Txinan izandako ibilbidaren 25 urte hauetan DANOBATGROUPek hainbat sari jaso ditu, “Enpresa espainiarra Txinan 2014” Global Asia aldizkariak emanda, eta 2013an Espainiako Merkataritza Ganbarak Txinan emandako “Urteko enpresa” saria besteak beste. Eta hauetaz gain aipagarriak dira 2015ean SORALUCEk jasotako saria “produktuaren garapenean berritzeko gaitasuna”gatik, eta 2016an DANOBATek jasotakoa “Turbina pala eolikoen fabrikazioa automatizatzeko ekipamenduagatik”.

25. urteurreneko ospakizuna Pekingo CIMES erakustazokarekin koinzidituz izan da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak