2017-10-23T15:14:02+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

DANOBATGROUP Txinan ospatzen den CIMT 2013 erakusketan parte hartzen ari da.

2013/04/24

DANOBATGROUPek azken aurrerapen eta teknologiak jarri ditu ikusgai Txinako CIMT 2013 nazioarteko makina erreminta erakusketaren 12. edizioan. Apirilaren 22tik 27ra bitartean Beijing-en ospatzen ari da.
DANOBATGROUP Txinan ospatzen den CIMT 2013 erakusketan parte hartzen ari da.

Jende ugarik bisitatu du Danobateko erakusketa.

DANOBATGROUPek batetik SORALUCE FR-14000 fresaketa eta mandrinaketa zentroa jarri du ikusgai, SORALUCE kainaren irteera modularra, bestetik, DANOBAT HG-91-3000 artezteko makina, eta baita DANOBAT TH-500 tornu horizontal bat ere,  E4 pabilioiko 101. estanean. Beste produktu batzuen inguruko informazioa ere ematen ari da, hala nola, ebaketa zerrak, 3D plasma, fresaketa-mandrinaketa makinak, trenentzako ekipamenduak, artezteko makinak, zulaketa unitateak, puntzonatzeko makinak, panelatzeko makina automatikoak, tornuak eta laser bidezko ebaketarako makinak.

Datorren apirilaren 27a bitartean luzatuko da azoka.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak